- EH Bilduk Armentia 2 gas-putzuaren esplorazio zundaketarako jarduera lizentzia eskatzearekin Udal “Gobernuak izan duen jarrera” salatu du. Azaldu dutenez, Urtaranek eta Oregik prentsaurreko bat eskaini zuten abenduaren 22an, non lizentzia eskaera ukatzea proposatzen zuen txostena aurkeztu zuten. “Hala ere, abenduaren 22an txosten hori jaso eta lizentzia ukatu izanaren iragarki publikoa egin zuten arren, Oregik ez zuen dekretua sinatu urtarrilaren 9ra arte. Gainera, urtarrilaren 13ra arte ez zitzaion SHESAri (lizentzia eskatu zuenari) eskaera bidali. Horrez gain, EH Bilduk jakin izan duenez, ostiralean oraindik SHESAk ez zeukala informea, ordurako jaso ez zuelako”, esan zuten EH Bildutik. “Onartezina da gobernu honen jokabidea, oposizioa engainatzeaz gain, herritar guztiak engainatzen dituelako”.