- Haurreskolak enpresako langileek greba egin zuten atzo. Langileek “lan akordioak ez betetzea” salatu zuten horrela. Hain zuzen ere, zerbitzu hori doakoa eta unibertsala izatea eta zerbitzu hori Hezkun-tza Sailean sartzea eskatzen dute. Bestalde, Sektoreko ordezkariek greba-deialdiaren erregistroan adierazi zutenez, Haurreskolak Partzuergoaren akordioak eta konponketak “ez dira betetzen ari”, eta, beraz, haur hezitzaileen eta zuzendaritzako langileen lan-baldin-tzak “okertu” egin dira eta zerbitzuaren kalitatea “arriskuan” jarri da. Hori dela eta, grebak hitzarmen berri bat negoziatzea eskatzen du, “ordezkapenak egiteko” eta lanaldian markatutakoak baino ordu gehiago ez sartzeko, baita koronabirusaren aurkako babes ekipamenduen hornidura handi-tzeko ere. Atzokoa ez da Gasteizen egiten den lehen greba, hilaren 10ean egin baitzen lehen greba eguna.