- Arabako Foru Aldundiko Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Sustatzeko Saila Europako proiektu baten buru da. Proiektu horren helburua da ikasteko metodologia aktiboetan eta, zehazkiago, ihes jokoen ikuspegi pedagogikoan oinarritutako tresna-sorta edo prestakun-tza-tresnen multzoa sortzea. Tresna horien helburua Etengabeko Lanbide Heziketaren arloko prestatzaileen gaitasunak eguneratzea da.

ELMET proiektuak, Europar Batasuneko Erasmus Plus 2020 programako funtsekin finantzatuak, 174.135 euroko aurrekontua du eta bi urteko epea. Arabako Foru Aldundia da proiektuaren buru, eskarmentu handiko kide batzuekin batera: Thessalyko Unibertsitatea (Grezia), Biznesa Za Obrazovani Fundazioa (Bulgaria), Citizens in Power hezkuntza-ikerketarako zentroa (Zipre) eta Media Creativako prestakuntzan espezializatutako enpresa (Espainia). Proiektua atzo abiatu zen, lehenengo bilera egin baita bost bazkideen artean, lan egutegia ezarri eta hura gauzatzeko egitekoak esleitzeko. Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatuakazaldu zuenez, proiektu horren bidez lortu nahi da tresna berriak eskura jartzea, aurre egin ahal izateko “enpresen eskarien eta langile eta langabeen gaitasunen arteko desorekei. Prestakuntza da gaitasun horiek eguneratzeko bidea, baina prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten pertsonen kopurua jaisten ari da azken urteotan. “Hainbat txostenen arabera, parte hartze baxu horren jatorria da prestakuntza metodologia zaharkituak eta ez oso erakargarriak erabiltzen direla”.