Floridako jaiotza klasiko bat da gasteiztarrentzat. Gabonen hasiera adierazten du 1962an inauguratu zenetik. Izan ere, bost multzoak zeharkatzea ia derrigorrezko eginbeharra da herritarrentzat. Atzo arratsaldeko lauretan inauguratu zuten aurtengo Belena. Jaiotza honek urtarrilaren 6ra arte bisitatu ahal izango da goizeko hamarretatik iluntzeko bederatzietara bitartean. Gainera, atzo ere Gasteizen Gabonetako argiak piztu zituzten.Belen klasiko honen inaugurazio eta martxan jartzeak eta Gabonetako argiak pizteak Gabonetako kanpainaren hasiera ofiziala markatzen dute, ohi baino gabon ezohikoagoak izango direnak.