- Bihar ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Geu elkarteak hiria magiaz eta kolorez betetzea proposatu du, segurtasunez eta edukieraz eskainitako hainbat ikuskizunekin. Hala, bihar Geu Elkarteak Pyrogenia ikuskizuna antolatu du Andra Mari Zuriaren Enparantzan, arratsaldeko 18:00etan. Hala ere, euskararen aldeko ospakizuna egun bat lehenago hasiko da, gaur bertan, MintzAdromo batekin Oihaneder Euskararen Etxean.

"Zirkoloretsua zirku konpainiak, Pyrogenia ikuskizuna eskainiko du: su-malabar, argi, maskara eta efektu piroteknikoekin abenduko arratsalde hotza pizteko. Horrela Euskaraldian oraindik murgilduta, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du Geu Elkarteak urteroko hitzordua mantenduz", adierazi zuten atzo elkartetik. Gasteizko Euskaraldia, Gasteizko Udala eta Vital Fundazioarekin batera antolatu du elkarteak aurtengo emanaldia. Ekitaldia Andra Maria Zuriaren enparantzan ikusi ahal izango da, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. Kalean burutuko den emanaldia izan arren, edukiera kontrolatuko dute elkartetik. "Horretarako, lurrean laukiak markatuko dira eta lauki bakoitzean sei pertsona gehienez sartu ahal izango dira. Laukien artean distan-tzia mantentze aldera 30 lauki inguru banatuko dira plazaren goiko erdian", iragarri zuten. Ikuskizun hau iragarri ondoren, izena emateko aukera zabaldu eta ordu gutxira, osatu egin zen, eta, beraz, izan duen arrakasta dela eta, dagoeneko ez dago sarrerarik eskuragarri emanaldi honetarako. Hori bai, oraindik sarrerak eskuragarri daude gaurko ekitaldirako.

Bigarren ekitaldi hau MintzAdromoa da Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteizko Euskaraldia eta Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatuta dagoena. "Mintzodromoaren helburuak euskal hiztun gehiago ezagutzea eta modu dinamiko eta dibertigarri batean euskara praktikatzea dira". Mahaietan banatuta parte hartzaileek emandako gaiei buruz aritu beharko dira denbora tarte zehatz batean. Saioa dinamikoagoa izateko erronka bat, sariak eta zozketak egongo dira ere.

Esan bezala, gaur bertan ospatuko da MintzAdromoa Oihaneder Euskararen Etxean 18:30etatik 19:30etara. Parte hartzea doakoa da baina izen ematearekin, aukera oraindik zabalik dago www.geuelkartea.eus web gunean.

Biak prestatu dira euskararen nazioarteko egunean egun desberdin batez gozatzeko eta hizkuntza hori susta-tzeko. Hala ere, elkarteak kultur ekitaldi gehiago ere antolatu ditu datozen egunetarako. Adibidez, datorren larunbatean, eguerdiko hamabietan, Gasteizko Euskaraldiari amaiera emateko kontzertua prestatu dute Atrikipunk taldearen eskutik. "Gasteizko Euskaraldiari amaiera emateko Atrikipunk taldea gonbidatu dugu. Bertsio eraberrituak, folk eta beste estilo batzuk uztartuz agur esango diogu aurtengo Euskaraldiari. Adin guztientzako egokia, hurbildu zaitez esperientzia berri hau gozatzera!", animatzen dute. Sarrera doan da, izen ematearekin www.jimmyjazzgasteiz.com helbidean. Gainera, hilaren 9rako dokumental bat ere antolatu dute Oihaneder Euskararen Etxean, DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkariaren babesarekin. "Burbunak eta Etsayak Hernaniko natura eta ahozko ondarea biltzen dituen dokumentala da, eta Hernaniko bailaretan gizaldiz gizaldi transmititu den aberastasuna erakusten digu", diote. "Landare eta animaliei buruzko corpusa osatzeko helburuarekin hasi zen, baina aurretik, dokumentala egin dute, naturarekin harremana mantendu duten hernaniarrei egindako elkarrizketekin osatua".

Euskararen Nazioarteko Eguna. Bihar oaspatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Geu elkarteak hiria magiaz eta kolorez betetzea proposatu du, segurtasunez eta edukieraz eskainitako hainbat ikuskizunekin. Hala, bihar Geu Elkarteak Pyrogenia ikuskizuna antolatu du Andra Mari Zuriaren Enparan-tzan, arratsaldeko 18:00etan. Hala ere, euskararen aldeko ospakizuna egun bat lehenago hasiko da, gaur bertan, MintzAdromo batekin Oihaneder Euskararen Etxean. Lehen ikuskizuna iragarri ondoren, izena emateko aukera zabaldu eta ordu gutxira, osatu egin zen, eta, beraz, izan duen arrakasta dela eta, dagoeneko ez dago sarrerarik eskuragarri emanaldi honetarako. Hori bai, oraindik sarrerak eskuragarri daude gaurko ekitaldirako.

MintzAdromoa. Bigarren ekitaldi hau MintzAdromoa da Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteizko Euskaraldia eta Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatuta dagoena. "Mintzodromoaren helburuak euskal hiztun gehiago ezagutzea eta modu dinamiko eta dibertigarri batean euskara praktikatzea dira". Mahaietan banatuta parte hartzaileek emandako gaiei buruz aritu beharko dira denbora tarte zehatz batean. Saioa dinamikoagoa izateko erronka bat, sariak eta zozketak egongo dira ere.