- Jimmy Jazz aretoa izan zen atzo arratsaldean ospatutako GeuFest-aren antezlekua, GEU elkarteak antolatuta. Bertaratu zirenek aldez aurretik izena eman behar izan zuten inprimaki bat betez, une honetan indarrean dauden segurtasun neurriek garrantzi handia dutelako eta edukiera neurtu behar izan zutelako antolatzaileek.

Jaialdi horretan, ikuskizun bat aurkeztu zuten, eta horrekin batera haien irudi eta webgune berriak, euskararen alde lan egiten jarraituko dutelako, eta gainera itxuraberrituta. Elkarteko koordinatzailea den Azaitz Unanuek aurreratu zuenez, DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkariarekin izandako elkarrizketan, 18.00etan ireki zituzten ateak eta 18.30etan hasi zen emanaldia.

GEU-k irudi aldaketa hori egin du, eta aurrera eramaten dituzten proiektuei erreferentzia egiten dieten ekintzekin lotutako emanaldi bat izan zen aurkeztutakoa. Gidaritza Oihan Vegak eraman zuen (monologoen bitartez) eta tartekatu zituzten egiten dituzten ekintzekin lotutako (irakurle kluba, etab.) bideoak, emanaldiak, proiekzioak eta musika.