- Koronabirusaren egungo pandemiak ere ez ditu arabarren gogo berritzaileak eta sortzaileak geldiarazi. Hala iragarri dute, behintzat, Bic Araba sozietate publikotik.

Izan ere, bertatik atzo azaldu zutenez, Arabako ekintzaileak egungo egoera ekonomiko, sozial eta sanitarioa beren enpresa-ideiak gauzatzeko aukera gisa hartzen ari dira. "BIC Araba sozietate publikoak, duela hiru hamarkada baino gehiagotik oinarri teknologikoaren arloko enpresa- ekimenak sortzen eta sendotzen laguntzen duenak, proiektuak garatzen ari direla antzeman du, proiektuen garapenaren etendura aurreikus daitekeen une latz honetan", adierazi zuten. Hala, BIC Arabak aurreko urteetako kopuruei eutsiko die, eta urte honetan ere hogeita hamar enpresa-ideia berriri aholkularitza emanez amaitzeko asmoa du. Horrek baieztatzen du, antza, jarrera ekintzaileak bizirik jarraitzen duela: "Egungo egoeraren konplexutasunak ez ditu eten urte hasieran zirriborratzen hasi ziren ekimen batzuk, eta pandemiaren ondorioz abian jarri diren beste proiektu batzuk ere gehitu zaizkie".

Azkenaldian aurkeztu diren ia proiektu guztiek elementu komun bat dute. Izan ere, osagai teknologikoek indarra hartzen dute, nahiz eta negozio-ereduak eta sektoreak askotarikoak eta desberdinak izan batzuen eta besteen artean. Adibidez, proposamen berrien artean on line aplikazioak daude (Flexpacio, adibidez), edo baita energia-kontsumoa optimizatzeko biltegi-plataforma malgu bat ere. Halaber, etorkizuneko Recyycle enpresaren kasuan, ingurumenarekin konprometitzen den proiektu-proposamen bat egon da, plastikoen bizitza utila luzatzea helburu duena. Bideo pertsonalizatuekin lagundu nahi duen Movicuts edo enpresa handiei zuzendutako Youkast multimedia-edukien plataformarekin lotutako proiektuen proposamenak ere aurkeztu dira. Eta moda gustuko dutenentzat, Andromedak moto jantzi beganoak eta Gobak txakurrentzako produktu eta osagarriak egingo ditu. Ildo beretik, "industria-proposamenek hauteman dute zuzenen honako hau: pandemiagatik enpresa sendo batzuek gaur egun jasaten ari diren zailtasun-egoera hori aukera ederra izan daitekeela produktuak dibertsifikatzeko start up teknologiek eskaintzen dituzten teknologia berrien bidez", nabarmendu dute. Hona hemen adibide batzuk: ingeniaritza-arazoak konpontzeko produktuen garapena, Inaliaren eskutik, edo industriarako ikuspen artifizialeko soluzioak, Ikustec-en eskutik, besteak beste.

Gainerako proiektuen artean, aipagarriak dira, halaber, Business Intelligence delakoak ETEentzat ere duen potentzialarekin lotutako proposamen aurreratuak -proiektu hori Bikaik sustatzen du-, eta, bigarrenik, finantza kuantikoekin lotutako proiektuak, berbarako, Quantum Mads.

Ekimen ekintzaile berrien arabera, sustatzaileek goi-mailako unibertsitate- prestakuntza dute; horietako batzuk doktoreak dira, eta teknologoak dira nagusi, 30 eta 40 urte bitartekoak, azpimarratu dutenez. Bestalde, proiektuetan jarduten duten zuzendarien herena baino gehiago emakumezkoak dira. Enpresa berri horiek BIC Arabaren eskutik jasotzen duten aholkularitza oinarri teknologikoko ideia baten kontsulta jasotzen duten lehen unetik hasten da. Ekintzaileari etapa guztietan laguntzen zaio; bideragarritasun-azterketan, finantzaketarako laguntza ematerakoan eta garapenerako laguntza eskaintzeko etapan. BIC Araba Eusko Jaurlaritzaren partaidetza duen sozietate publikoa da, SPRIren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren bitartez.

Proiektuak. "Arabako ekintzaileak egungo egoera ekonomiko, sozial eta sanitarioa beren enpresa-ideiak gauzatzeko aukera gisa hartzen ari dira. BIC Araba sozietate publikoak, duela hiru hamarkada baino gehiagotik oinarri teknologikoaren arloko enpresa- ekimenak sortzen eta sendotzen laguntzen duenak, proiektuak garatzen ari

direla antzeman du, proiektuen garapenaren etendura aurreikus daitekeen une latz honetan", adierazi zuten atzo Bic Arabatik prentsaohar baten bitartez.