- Astelehenean martxan jarriko da Desayunos y Meriendas #ConCorazón kanpainaren 8. edizioa. Kanpaina urriaren 31ra arte egingo da Euskadiko Alcampo eta Simply 15 hipermerkatu eta supermerkatuetan. Araban, Gasteizko bederatzi zentroetan egingo da eta Urduñan.

Kanpaina honen helburua da Gurutze Gorriak zaurgarritasun-egoeran dauden Alcampo denden inguruko familiei banatu ahal izango dizkien gosariko eta meriendetako elikagaiak biltzea. "Aurten, egoera sozial eta sanitario konplexua dela eta, kanpaina-aldia luzatu egin da, aurreko edizioetan bezala, bi egunetik seira", adierazi zuten atzo Gurutze Gorritik eta erantsi zuten: "Bezeroek Gurutze Gorriko eta enpresa antolatzaileetako boluntarioei ematen dizkieten elikagaiak ez dira galkorrak izango, eta, lehentasunez, integralak eta azukre erantsirik gabeak izango dira, hala nola oliba-olioa, marmelada, gailetak, esne osoa edo erdi gaingabetua, fruitu lehorrak, gosaltzeko zerealak, kakao hautsa, fruta-zukua, gazta zati edo fruta-kontserba naturalak".

Dendetan bertan entregatzeaz gain, www.alcampo.es webgunean sartu du Gurutze Gorriak 3 euro, 5 euro eta 10 euro balio duten txartel solidarioak erosteko aukera. Txartel horiek Gosariak eta Meriendak Bihotzarekin kanpainaren barruko elikagaiak erosteko erabiliko dira. "Desayunos y Meriendas #ConCorazón Gurutze Gorria, Alcampo, Ceetrus, Oney eta sukaldari eta gozogileen Elkartearen (Acyre) ekimena da", azpimarratu zuten. "Haren helburua aliantzan lan egitea da, garapen jasangarrirako munduko aliantza biziberrituz, lankidetza publiko eta pribatuaren bidez. Horrez gain, gizarte zibila inplikatu nahi da".