- Bizi-ohitura osasungarriak hartzea da gaixotasunak prebenitzeko eta osasun ona eduki-tzeko eskura dugun tresna nagusietako bat. Elikadura ezinbesteko partea da ohitura osasungarri horietan, eta eskola adinean gara-tzen dira sukaldaritza-gustuak eta bizitza osoan edukiko diren elikadura-ohiturak. Horregatik, haurrak eskolara itzuli ondoren, garrantzi handiagoa hartzen du behar bezala elikatzen jakiteak, covid garaian are gehiago.

Eusko Jaurlaritzak herritar guztien eskura jarri du elikadura-gida bat, aholkuen gida eskola adinean elikadura osasungarria edukitzeko. Gida hau duela zenbait hilabete sortu zen, baina orain garrantzia har-tzen du, makronutrienteen, mineralen eta bitaminen kantitate egokiak kontsumitzearen garrantzia zehazten baitu: "Eskola adinean elikadura-ohitura osasungarriak har-tzen eta finkatzen laguntzeko egin da gida hau. Mezuak errazak eta argiak izan daitezen saiatu gara, edozeinek erabil ahal dezan, ezagutza espezializaturik edukitzeko beharrik gabe. Ikastetxeetako menuen arduradunek eta ikasleen familiek hemen jasotako aholkuak euren esparruetan aplika ditzaten espero dugu", diote. Gidak 5 eskuliburu dauzka: Elikadura osansugarria eskola adinean, eskola adinerako aholku dietetikoak, ikastetxeetako menuetarako aholku dietetikoak, ikastetxeetako menuak osatzeko aholkuak eta eskola adineko elikadurarekin lotutako beste hainbat alderdi.

Gida honen hasieran, oinarrizko azalpen bat ematen da, baina funtsezkoa, familiei elikadura-ohitura osasungarriak izateko beharra azaltzeko. Horregatik, makronutrienteak (proteinak, karbohidratoak eta koipeak) eta mikronutrienteak (bitaminak eta mineralak) ongi bereiztearen garrantzia zehazten dute. Makronutrienteen artean, proteina gorputzeko egiturak konpontzeko gai nagusia dela gaineratzen dute, eta, beraz, haurren hazkunderako duen garran-tzia nabarmentzen dute. Kalitate handiko proteinak haragi, arrain, esneki, arrautza eta lekaleetan aurki daitezke. Karbohidratoen artean, gozokietan daudenak bereizten dira, hau da, karbohidrato sinpleenak, eta beste talde batean polisakaridoak. Horri dagokionez, karbohidrato konplexuak kontsumitzeko beharra eransten dute, polikiago xurgatzen baitira eta odolean glukosa pixkanaka handitzen baitute, adibidez, opil industrialean dauden karbohidratoak baino.Horregatik, Eusko Jaurlaritzak gomendatzen du karbohidratoen iturri nagusia zerealak dituzten elikagaiak izatea, hala nola, arroza, garia, zekalea eta horien deribatuak (irina, pasta edo ogia), lekaleak edo patatak.

"Gantzek edo lipidoek energia ematen diote nagusiki organismoari. Gainera, funtsezkoak dira organismoak behar bezala funtziona dezan, zelula-mintzen egituraren parte baitira; A, D, E eta K bitaminak (liposolubleak) garraiatzen dituzte gure zeluletaraino, eta energia kantitate handia metatzen dute", zehaztu dute. Hori bai, esaten dute gantz osasungarri egokiak oliba-olioan edo fruitu lehorretan daudenak direla, adibidez. "Horren kon-tsumoa bereziki garrantzitsua da haurdun dauden emakumeen, haurren eta adinekoen artean".

Ikasleei kontsumitzea gomendatzen zaien dietaren energia osoa banaketa jakin baten arabera banatu behar da eguneko otorduetan. Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatzen dute egunero irentsitako energia guztia makronutrienteengandik etortzea, honela: "dietako energia guztiaren %45-60 karbohidratoek eman behar dute, dietako energia guztiaren %35 lipidoek edo koipeek eman behar dute, eta dietako energia guztiaren %10-15 proteinek eman behar dute", zehazten dute gidan. Janari nagusiko menuak prestatzeko orduan, liburu hauetan bazkariak beti hiru plateretan banatzea gomendatzen dute. Jangeletan, bereziki, barazkiak astean behin gutxienez eskaini behar direla eta ez dela beti purean eskaintzea komeni, menestra edo leketan ere sukaldatzea, adibidez. Esaten dutenez, astean behin edo bitan jan behar da pasta. Lekaleak astean behin edo bitan eskaini behar dira. Haragiei dagokienez, koipe gutxien dutenak gomendatzen dituzte. Postreei dagokienez, fruta freskoa edo jogurt naturalak dira aukerarik onenak. "Fruta freskoa lehenetsiko da kontserbako fruta bezalako beste aurkezpen batzuk baino", diote. Esnekien kasuan ere, hobe da azukrerik gabeko jogurt naturalak jatea natillak edo flanak baino, hau da, gomendatutakoa baino azukre gehiago duten postreak.

Gida osoa, bost liburu erraz eta laburrekin, eskuragarri dago www.euskadi.eus/Aholkuen gida eskola adinean elikadura osasungarria izateko.

Gida liburua. Eusko Jaurlari-tzak herritar guztien eskura jarri du elikadura-gida bat, ahokuen gida eskola adinean elikadura osasungarria edukitzeko. Gida hau duela zenbait hilabete sortu zen, baina orain garrantzia har-tzen du, makronutrienteen, mineralen eta bitaminen kantitate egokiak kontsumitzearen garrantzia zehazten baitu.

Eskuliburuak. Gidak bost eskuliburu dauzka: Elikadura osasungarria eskola adinean, eskola adinerako aholku dietetikoak, ikastetxeetako menuetarako aholku dietetikoak, ikastetxeetako menuak osatzeko aholkuak eta eskola adineko elikadurarekin lotutako beste hainbat alderdi.

"Eskola adinean elikadura-ohitura osasungarriak hartzen eta finkatzen laguntzeko egin da gida hau. Mezuak errazak eta argiak izan daitezen saiatu gara, edozeinek erabil ahal dezan, ezagutza espezializaturik edukitzeko beharrik gabe. Ikastetxeetako menuen arduradunek eta ikasleen familiek hemen jasotako aholkuak euren esparruetan aplika ditzaten espero dugu".

"Gantzek edo lipidoek energia ematen diote nagusiki organismoari. Gainera, funtsezkoak dira organismoak behar bezala fun-tziona dezan, zelula-mintzen egituraren parte baitira; A, D, E eta K bitaminak (liposolubleak) garraia-tzen dituzte gure zeluletaraino, eta energia kantitate handia metatzen dute", zehaztu dute. Hori bai, esaten dute gantz osasungarri egokiak oliba-olioan edo fruitu lehorretan daudenak direla, adibidez. "Horren kontsumoa bereziki garrantzitsua da haurdun dauden emakumeen, haurren eta adinekoen artean".