- Joan den astelehenean Gasteizko Udaltzaingoak Gaztetxean esku hartu zuen eta 40 pertsona identifikatu zituen. Hala, Herritarren Segurtasunerako batzorde batean, Miren Larrion EH Bilduren Gasteizko bozeramaileak Marian Gutierrez Segurtasun sailburuari horren gainean galdetu zion. Bestalde, Udalak, EH Bilduren arabera, "Gaztetxea gazte-lonjekin parekatuz eta, beraz, gazte-lonjei araudi bera aplikatuz" justifikatu du esku-hartzea. "Edukiera arauak eta osasun neurriak betetzen baziren, eta gaztetxeak ez badu udal honek gazteen lonjei buruz egiten duen definizioa betetzen, zein izan zen bertan sartu eta jendea identifikatzeko arrazoia? Zergatik ez diote bertako jarduera kriminalizatzeko egiten duten saiakera behingoz baztertzen?", galdetu zion Miren Larrionek Herritarren Segurtasunerako zinegotzi ordezkariari. "Horregatik, arrazoi faltengatik alegia, EH Bilduk eskatu du Udaltzaingoak ez dezala aurrera egin identifikazioekin eta ez dezala indetifikatutakoengan ondoriorik izan", adierazi zuen.

Bestalde, Marian Gutierrez Herritarren Segurtasunerako zinegotziak gogorarazi du Udaltzaingoak Zazpikaleetako Gaztetxea itxi zuela ostalaritza eta bestelako erabilera baimenik ez zuelako.

Hala, jarduera horiek debeka-tzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Agindua urratu zela berretsi du zinegotziak.

"Osasun neurriak betetzen baziren, zer egon zen jendea identifikatzeko?".

Gasteizko EH Bilduko bozeramailea