Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba elkarteak eta Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Ekimenak Gasteizko alkatearen eta Udal Gobernu Batzordearen "sentsibilitate eskasa" salatu nahi izan zuten atzo, "hiri honetako pertsona ahulenek pairatzen duten egoeraren aurrean". "Joan den maiatzean, elkarteak idazki bat bidali zion Gorka Urtaran Gasteizko alkateari dauden arazoak azalduz. Ez dugu erantzunik jaso".