ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek 3 greba egun deitu dituzte Arabako adinekoen egoitza pribatuetan. ELAk atazo salatu zuenez, "Foru Aldundiarekin eta egoitza pribatuekin 15 hilabete baino gehiagoko borrokan eta bileretan, gaur egun ez da patronala osatu hitzarmen probintzial bat negoziatu ahal izateko". Hala, atzo hitzarmen probintzial baten alde mobilizatu ziren. "Gaur egun, sindikatu bakar batek ere ez du izan Arabako hitzarmen probintzialaren negoziazio-mahaia irekitzeko eskaeraren berri, nahiz eta dagoeneko 15 hilabete baino gehiago igaro diren diputatuarekin izandako lehen bileratik eta ia urtebete Arabako egoitza handienekin bilera bat egin zenetik".