- Konfinamenduak eta berrogeialdiak familia askoren arazo bat agerian utzi zuen, ordura arte hainbesteko garrantzirik ematen ez zitzaionari: familia askok ez zekitela erabilera digitala seme-alaben hezkuntzaren inguruan. Arazo horri aurre egiteko, Vital Fundazioak Har ezazu kontrola doako programa jarri du abian, familiei ikasleak mugitzen diren ingurune digitalean ezagutza handiagoa izaten laguntzeko. Hala, Vital Fundazioaren programak seme-alabak mugitzen diren hezkuntza-ingurune digitalean trebatuko ditu gurasoak edo tutoreak.

Ekimena eta programaren hasiera atzo aurkeztu zuten Vital Fundazioak duen prentsa aretoan, Dendaraban, Arantxa Ibañez de Opacuak (Vital Fundazioko zuzendaria) eta Julen Linazasorok (hezkuntza digitalean aditua eta programaren koordinatzailea) partaide zirela. "Covid-19ak gure bizitzaren alderdi asko aldatu ditu. Joan den udaberrian egindako konfinamenduak agerian utzi zuen familia askok zailtasunak dituztela ikasturtea online jarrai-tzeko eta ikastetxeek agindutako lanak egiteko nahiz bidaltzeko", adierazi zuten aurkezpenean. "Premia horri erantzuteko, eta Vital Fundazioak Arabako familiei baliabideak eskaintzeko duen helburuari jarraiki, prestakuntza-ekimen berri bat jarri du abian Har ezazu kontrola hezkuntza digitaleko bere programaren barruan", gaineratu zuten.

Programa hau, bereziki, lehen hezkuntzan haurrak dituzten familiei zuzenduta dago eta helburua gurasoei haurren inguruko hezkun-tza mundu digitala irakastea da. Horretarako, hainbat prestakuntza-saio programatu dira, guztiak doakoak. Gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupena dute eta urriaren 13, 22 edo 26an egingo dira, aukeran. Gainera, aurrez aurre jarraitu ahal izango dira Vital Fundazio Kulturunean 18:00etatik 19: 0era. Bertaratutakoen arteko distantzia bermatzeko eta koronabirusaren aurkako beharrezko segurtasun neurriak bete-tzeko, gehienez 55 plaza prestatu dira saio bakoitzeko. Hala ere, eskola horiek online ere jarraitu ahal izango dira etxetik, egun eta ordu berean, aukeran. Atzo ireki zen izena emateko aukera, bai aurrez aurreko saioetarako, bai online saioetarako, www.fundacionvital.eus -en bidez.

"Tailerra egingo duten pertsonek Googleren hezkuntza-baliabideak ezagutuko dituzte eta horien oinarrizko funtzionamendua ikasiko dute. Helburua ez da familiek beren seme-alaben etxeko lanak egin ahal izatea, baizik eta ingurune digitalera ohitzea eta irakasleek zereginak bidali dizkieten, egin dituzten, egiteko dituzten eta abar jakin ahal izatea", azpimarratu zuten atzo Vital Fundaziotik. Eta erantsi zuten: "Adibidez, Gmail-era eta erabiltzean antzemandako akatsik ohikoenetara hurbilduko dira; Google Drive zer den eta zer aukera dituen jakingo dute; Classroom-ek nola funtzionatzen duen, ikasgelan gertatzen dena online kudeatzea ahalbidetzen duen plataforma, baita urrutiko ikaskuntza edo ikaskuntza mistoa (erdi-aurrez aurrekoa) ere; Meet eta Hangouts tresnekin egindako bideo-deiak, eta behar bezala erabiltzeko aholkuak; nola kudeatu guztia smartphone eta tabletetatik; edo nola kudeatu Googleren hainbat kontu ordenagailu edo telefono beretik". Kontuan izanik familia askok ez dutela teknologia-mundua ezagutzen eta ez daudela ohituta, prestakuntza osoan "hizkera erraza" erabiliko dela ere nabarmendu zuten.

Vital Fundazioak 'Har ezazu kontrola' izeneko programa berritzailea abiarazi zuen 2019an. Hasiera batean Bigarren Hezkuntzako ikasleei, familiei eta irakasleei zuzenduta, ekimen hori Lehen Hezkuntzara, 55 urtetik gorako pertsonen kolektibora eta indarkeria digitalarekin zuzenean edo zeharka lotutako zerbitzu publiko eta kolektiboetara ere hedatu da.

55

Gehienez 55 plaza egongo dira saio bakoitzean, beharrezko segurtasun- eta prebentzio-neurriak berma-tzeko.

13

Ordu eta erdiko iraupenekoak izango dira, urriaren 13, 22 edo 26an, aukeran.