ovid-19ak eragin larriak izan ditu osasunean, gizartean eta ekonomian, eta arabarrek eta mundu osoko hiritarrek haien inguruan ixten zituzten tabernak, dendak eta enpresak ikusi dituzte. Hala ere, itxieren artean irekierak ere ematen ari dira, pandemiari aurre egiten dieten pertsonak, negozio bat aurrera atera nahi dutenak.

Horren adibide da atzo ireki berri zuen Green Arkaiate. Idoia eta Gorka bazkideak dira, eta Green taldearen frankiziatuak; gainera, duela zenbait urte Green bat zegoen lekuan ezarri dute haien negozioa. "Green Arkaiatera itzuli da, etxera itzuli da", dio Gorkak.

"Aurrera begiratu beharra dago. Egoera, noski, zaila da, baina ezin gara geratu ezer egin gabe", azaltzen dute, eta horregatik negozio honetan murgiltzea erabaki dute, sukaldaritzara bideratuta dagoen kafetegi-jatexe bat delako, eta uste dutelako hor dagoela gakoa.

Green taldeak, izan ere -diote- konpostagarriak diren produktuak erabiltzen ditu, eta hor ere apustua egin dute. "Positiboak izan behar dugula argi daukagu, baikorrak", gogoratzen dute, hori izan baita egoerari aurre egiteko pentsaera, aurrera begira daudela eta egoera hau ahalik eta azkarren gainditu nahi dutela.

Hori da, hain zuzen, hilabete hauetan zehar negozioak eta enpresak zabaltzen dituzten pertsonen ikuspuntua, egoera honetan ere optimistak izan behar direla eta aurrera pausoak ematen jarraitu behar dituztela haien ametsak egi bihur-tzeko. Hori bai, segurtasun neurriak errespetatzea inoiz baino garran-tzitsuagoa izaten jarraitzen du. "Green taldea ezagutzen genuen, eta horregatik egin dugu jauzia".

Gorkak ikusten du ostalaritzaren egungo egoera "zaila" dela, eta jendeak "txarto pasatzen ari duela. Ziur aski itxiko duten negozio gehiago egongo dira", aitortzen du.

Pandemiara egokitzeko, eta segurtasuna bermatzeko, inaugurazio bat ez egitea erabaki zuten, horren inguruan hitz egin eta gero. "Jai bat egin nahi genuen baina pentsatu genuen jai bat izan beharrean osasun publikoko arazo bat bihurtzen bazen, larria izango zela". Horregatik, jaialdi hori itxaron beharko du. "Dena lasai-tzean, auzoarekin daukagun zorra ordainduko dugu", aurreratu du.

Beste sergurtasun neurriak ere hartu dituzte, distantziarena, musukoak erabiltzearena, eskuak garbitzearena, etab., eta afariak eskaintzen dituztenez, 9.00etatik 00.00etara egongo dira zabalik. Distantziak neurtu dituzte eta sei pertsona kontratatu dituzte bertan lan egiteko.

Gorkak ere aitortzen du nabari-tzen dela jendeak hau gainditzeko gogoak dituela, eta "benetako errealitatea eta normaltasuna berreskuratu nahi dituztela".

Gorkak eta Idoiak aurrera pausoa eman dute, eta ziur aski hurrengo aste eta hilabeteetan Gasteizen pertsona gehiagok emango dute pauso berdin hori, sektorea berpizteko helburuarekin. Izan ere, Gorkak dioenez, "baikorrak izatea garran-tzitsua da ere momentu hauetan, egoera larria den arren".

"Baikorrak izan behar dugu momentu hauetan, eta horregatik ireki dugu Green Arkaiate"

Bazkidea