- Teknologia berriak modu efizientean eta efikazean. Hori da Arabako Foru Aldundiak tokiko merkataritza bultzatzeko duen helburua.

Izan ere, Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak, DendaTIC programa berriaren bitartez, prestakuntza eta aholkularitza profesionala eskaintzen die txikizkako merkatariei, sektorearen digitalizazioan aurrera egiteko. DendaTICek negozioaren egoera aztertuko du eta estrategia pertsonalizatu bat taxutuko du teknologia berriak eraginkortasunez ezar-tzeko. Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko forudiputatuak atzo programa hori aurkeztu zuen, tokiko merkataritzarendigitalizazioa hobe-tzeko eta hura kontsumo ohitura berrietara moldatzeko: “Kontsumi-tzaileen ohitura berrien ezaugarri bat da Internet eta sare sozialak arrunt erabiltzen direla produktuei eta zerbitzuei buruz informazioa hartzeko, eta erosteko”, adierazi eta erantsi zuen prestaurrekoan: “DendaTIC programa helburu honekin sortu da: txikizkako merkatariak informazio teknologia berriak eraginkortasunez ezartzeko behar den informazio, prestakuntza eta ezagueraz hornitzea, negozioaren kudeaketa eta haien sustapen eta salmenta tresnak hobetzeko. Digitalizazioa pandemiaren aurretik garrantzizko elementu bat zen sektorearen lehiakortasunerako, baina gaur egun ezinbestekoa da jada”.

Zehaztu zuenez, prestakuntza saltoki bakoitzaren banakako beharren arabera diseinatuko da, eta hori bai, hiru gaitasun-arlori buruzkoa izango da. Lehenengoa, enpresaren kudeaketako IKTei buruzkoa, hau da, ziurtagiri digitalei, sinadura elektronikoari edo online izapideei buruzkoa, besteak beste. Bigarrenik, merkataritza-prozesuan dauden IKTei buruz ere arituko dira, hala nola online kanpainei, kudeaketa-tresnei edo telelanari buruz. Azkenik, segurtasun informatikorako IKTak landuko dira (sofware maltzur motak, birusen aurkakoak eta ohitura onak, besteak beste). DendaTIC programari buruzko informazio gehiago eskuratu dezakete www.araba.eus web atarian, dendatic@ufej.eu helbide elektronikoan eta 688 754 901 telefonoan.