- TedxGasteiz foroaren seigarren edizioa ospatuko da gaur, goizeko 11.30etan. Antolatzaileek gogoratzen dute “ekitaldi hau ezinbestekoa dela partekatzea merezi duten ideiak daudelako”. Aurten munduak bizi duen egoeragatik, online formatuan ospatuko da, eta Atariatik, Salburuko hezeguneen interpretazio zentrotik, izango da emankizuna. TedxGasteiz 2015ean ospatu zuen bere lehenengo saioa, baina urte horretan TedxAlmendramedieval izenpean egin zuen. Zortzi hizlari izango ditu ekitaldiak aurten, eta hauen artean online marketingean aditua den Jèssica Fillol, bioetikako ikerlaria den Iñigo de Miguel edota Negzzia modelo iraniarra daude. Ekitaldi osoa, TedxGasteizko antolatzaileek gogoratzen duten bezala, interneten bidez jarraitu ahalko da, https://www.eitb.eus/es/divulgacion/ estekaren bidez.