Europa Jauregian, atzo, a eta B taldeetan, goi-mailako eta erdi-mailako titulazioekin, egindako LEPetik zetozen 169 funtzionarioei harrera egin eta lanpostuaz jabetzeko ekitaldia egin zen. Hemendik aurrera, pertsona horiek hiru hilabeteko praktikaldia hasiko dute, behin betiko izendatu aurretik.