- Vital Fundazioak gaixotasun arraroak dituzten pertsonei lagunduko die, duela urte erditik bizi dugun osasun-krisian bereziki zaurgarria den kolektiboari. Izan ere, atzo jakitera eman zutenez, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioarekin (FEDER), koronabirusak Arabako lurraldean dituen ondorioak arin-tzen saiatzeko.

“Vital Fundazioak covid-19ren ondorioak arintzera bideratutako proiektuetarako lagun-tzen ezohiko deialdia jarri zuen abian duela hilabete batzuk. Proiektu horiek Arabako Lurralde Historikoko elkarte, erakunde eta profesionalek garatuta egon behar zuten urte honetan zehar. Esparru horretan, 6.000 euroko laguntza eman dio FEDERi, covid-19ri aurre egiteko Araban egiten ari den zuzeneko arretako ekin-tzei laguntza emateko”, adierazi zuten atzo prentsaohar baten bitartez. Ildo beretik jarraituz, FEDERen datuen arabera, familien %94k gizarte- eta osasun-arreta etenda izan dute pandemiak eragindako krisian, eta familien % 70i bertan behera utzi zaizkie beren terapiak, gehienak duten tratamendu bakarra izan arren.

Orain, hitzarmen horri esker, berriro lan egingo da, koronabirusak kolektiboan duen eraginean laguntzeko. Hain zuzen ere, patologia horiek dituzten pertsonen ongizatea “bermatu” nahi dute, egungo egoeraren ondorioz “ondorio larriak” jasaten baitituzte. Pandemiaren lehen hilabeteetan, bere informazio- eta orientazio-zerbitzuak 517 kontsultari erantzun zien, eremu soziosanitarioko, izaera juridikoko, bereziki desgaitasunei eta lan-egoerei buruzko, eta hezkuntza-esparruko gaiei erantzunez. Horregatik guztiagatik, “Vital Fundazioak FEDERen eta erakunde horrek covid-19ren aurka duen ekimenaren aldeko apustua egin du. Ekimen horien artean, nabarmen-tzekoa da covid-19ren aurkako Larrialdietarako FEDER Funtsa, 40.000 eurokoa. Funts horren bidez, 2.500 pertsonari lagunduko zaie, pazienteen 39 erakunderi laguntza emanez, zuzeneko arreta-zerbi-tzuei berrekin dakien”, azpimarratu zuten.