Armentia-2 gasaren proiektuaren kontra

20.08.2020 | 22:46

GASTEIZ – Juantxo Lopez de Uralde Elkarrekin Podemos-eko Arabako diputatu eta Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka demografikoaren Batzordeko presidenteak Armentia-2 hidrokarburoen ikerketa proiektuak dakarren "zen-tzugabekeria behingoz geldiarazteko" eskatu du, eta "konpromisoa" eskatu die Gobernuari eta "Euskadiko indar politiko guztiei".

Legebiltzarrean emandako erantzunean, Gobernuak gogorarazi dio Arabako diputatuari Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legea "tramitazio parlamentarioaren fasean" dagoela gaur egun, eta hidrokarburoen esplorazioa, ikerketa eta ustiapena arautzen dituela berretsi du. Lopez de Uralderen ustez, "albiste ona da Klima Aldaketaren Legea behingoz onartzea, eta etorkizunean horrelako proiektuak saihestuko direla bermatzeko esparrua izatea".