- Asiako koronabirusa milaka pertsona gaixotzeko gai da, baina europarrak oraindik pertsona gehiago kutsatzen ditu eta arinago. Juan Jose Badiola epidemiologoak azaldu duenez, "birus honek kutsatzeko gaitasuna hobetu du. Ez da asiarra baino patogenoagoa; hau da, ez ditu pertsona gehiago hiltzen, baina azkarrago kutsatzen da".

Hain azkar kutsatzen denez, esperotakoa bertan behera geratu da. "Ez genuen espero udan berragerpen hauek egotea", dio. Izan ere, azaldu duenez, beroak zertxobait ahultzen ditu birusak, eta bigarren olatua udazkenean iritsiko zela espero zen. "Ez dut uste koronabirusaren hedapen hau bigarren olatu batekoa denik. Uste dut koronabirusa ez dela goizetik gauera desagertuko, ez dut uste inoiz desagertu denik ere. Kasu guztiak lehen olatukoak direla uste dut, kutsatze gutxiagoko uneak eta kutsatze gehiagoko uneak daudela, baina kororonabirusak beti hor jarraitu du", azaldu du. Era berean, kutsatze horiek eta pandemia bera datorren urte hasierarako aurreikusita dagoen txertoaren etorrerarekin kontrolpean geratuko direla ziurtatu du. Bitartean, garrantzitsua da gomendioei jaramon egitea, bi metroko distantzia soziala mantentzea, maskara nahitaez erabiltzea eta eskuen higiene ona errespetatzea, "gure babes hesi bakarra delako", esan du.

Gainera, oporrek eta udak eragiten duten mugikortasunak ez du birusa geldiarazten laguntzen. Hala ere, epidemiologoak aitortu duenez, "oporrak garrantzi-tsuak dira bizi izandakotik deskonektatzeko": "Oporrak oso garrantzitsuak dira, gertatu den guztiaz berreskuratu behar gara. Ohiko bizilekutik egun batzuetan irtetea gomendatzen dut. Baina nora joan ondo aukeratu behar da, eta han ere gomendio guztiak errespetatzen jarraitu behar da", adierazi du. Hilabete batzuk falta dira txertoak pandemia geldiarazteko. Konfinamenduaren ostean, Badiolak esan du ez zutela aurreikusten kasuak hain azkar areagotu zitezkeenik, eta horregatik eskatu du berehalako kontzientziazioa egoerari aurre egiteko. Hori posible ez balitz, Eguberrietako hurrengo topaketak ere arriskuan egon litezke, neguan izan bailiteke indar gehien birusak, gripea bezalako birus arruntekin batera. Hala ere, espekulazioetarako "oraindik goiz" dela onartu du, baina birusa "guztion laguntzarekin" gelditu daitekeela gaineratu du.

"Kezkatzen gaituena ez da kutsa-tzea bera, pertsona ahulenak gaixotzea baizik. Datu estraofizialen arabera, 40.000 pertsona hil dira. Hau ezin da berriro gertatu, ezin dugu onartu".