- Udaltzainek 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten herenegun genero-indarkeriaren delituaren ustezko egilea izateagatik bere bikotekideari eraso egiteagatik. Azaldu zutenez, Erdi Aroko hiriguneko etxebizitza baten barruan eztabaida handi bat zegoelako jaso zuten deia, eta bertaratu zirenean, udaltzainek egiaztatu zuten 33 urteko emakumezko bati eraso egin ziola gizonezkoak. Ondorioz, emakumea ospitale-zentro batera eraman zuten, eta gizonezkoa atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten. Atzo eraman zuten epailearen aurrera.

Bestalde, asteazkenean, udaltzainen patruila batek Gasteiz hiribidean maskara jantzita ez zeramalako 17 urteko gizonezko bat identifikatu zuen. "Gazteak udaltzainen aurka jokabide oldarkorra eta bortitza izan zuen eta, haietako bati kolpea ere eman zion", adierazi zuten. Ondorioz, atxilotu egin zuten eta izapidetzeak egin ostean, aske utzi zuten.

Gainera, 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuten egun horretan gauean. Poliziaren koordinazio-zentralak patruila bat bertara-tzeko eskatu zuen Artapadura kaleko establezimendu komer-tzial batean, bi pertsona istiluak sortzen ari zirelako. Establezimenduko arduradunak lokaletik alde egiteko eskatu zien eta patruilak gazteak identifikatzeari ekin zion. "Une hartan, pertsona haietako batek udaltzainari mehatxu egin eta eraso egiteko asmoz oldartu zitzaion". Ondorioz, atxilotu eta Agirrelandako polizia-etxera eraman zuten. Aske utzi zuten gero.

Suhiltzaileek, bere partez, hainbat lan egin behar izan zuten asteazkenean ekaitz handia zela eta. Besteak beste, loreontziak kentzera edo adarrak jasotzera joan behar izan ziren, etab.