- Euskadiko sendagileen sindikatuak "lehen mailako arretako puntuak %25ean indartu behar direla" uste du, 500 mediku horretara gehituz. Hala adierazi zuen sindikatuaren idazkari nagusia den Mabel Arciniegak. Hau guztia rebroteen aurrean emandako egoera sanitarioagatik adierazi zuen, baita antzeko portzentaiean indartu behar direla ere ospitaleetako larrialdiak.

Honek Europa Pressekin hitz egin zuen, eta adierazi zuen "gehien kezkatzen gaituena pertsonala dela. Momentu honetan plantilla erdia daukagu, edo gutxiago, eta gaixoak etortzen, etortzen eta etortzen hasiko balira, katastrofikoa izango litzateke".

Euskadin egun bizi den egoeraren aurrean, adierazi zuen bigarren olatu baten inguruan hitz egiteko, "zenbat positibo gaixotuko diren eta horietatik zeintzuk izango diren larriak -ospitaleratuak izateko puntura arte, edo ZIUn sartzeko-, hartu behar dela kontuan".

Gainera, momentu honetan kasuen miaketa gehiago daudela aitortu zuen Arceniegak, baita gazte asintomatikoen detekzio gehiago ere". Hala ere, aurreratu zuen deskonfinamenduaren hasieran apendizitisa zuen paziente bat etortzen zenean proba egiten ziotela positibo zen ala ez ikusteko. "Orain jendea etortzen ari da sintomatologiarekin. Asteburuan zehar ikusi dugu jendea aldebiko pneumoniarekin. Neska bat ZIUra eraman genuen. Mugimendua ikusten hasi da", aitortu zuen.

Egoera honen aurrean, Eusko Jaurlaritzak "bigarren olatu" bati buruz hitz egiten ari duela, eta neurriak hartuko dituela diola egoera lasaitzen ez bada, Arceniegak adierazi zuen "garrantzitsuena" erabakiak hartzea dela, eta horregatik "A, B, C eta D planak existitzea" eskatu zuen gainera.

Azkenik, eta materialaren inguruan galdetuta, adierazi zuen egoera hobetzen ari dela pandemiaren hasieran gertautakoarekin alderatuz. Izan ere, "lehenengo egunetan, sanitarioek ezer gabe joaten ziren, eta orain guardietan ekipamenduak ditugu, eta gordeta ere".