- “Gobernuaren eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren arteko akordioak -udalek soberakina erabiltzea ahalbidetzen duena eta hauentzat Estatuaren aurrekontuen funts galdurako 5.000 milioi euro bidera-tzen dituena- ez du Euskadiko udalerrien sisteman eta egituran eraginik izango”. Hala adierazi zuen atzo Eudeleko elkarteburua den Gorka Urtaranek Euskadi Irratian izandako elkarrizketan.

Gainera, eta horren harira,Euskal Herrian, udalerrien finan-tza tutoretza Foru Aldundien esku dagoela gogoratu zuen, eta hemen sistema desberdina dagoela, kon-tzertu ekonomikoa hain zuzen ere.

Zentzu horretan, Urtaranek eskatu zuen kontzertuaren batzorde mistorako deialdia “ahalik eta lasterren” egitea, udal ikuspuntutik aztertu ahal izateko “nola hartuko dugun parte udalek zorpe-tze ahalmen batean -hau oso murriztuta daukagu gainera-, eta nola parte hartuko dugun ere Espainiatik eta Europatik euskal udalerrietara heldu ahal diren eta heldu behar diren ezohiko funtsean-”, aipatu zuen.

Elkarrizketan zehar, gainera, Juan Carlos I.-aren “ihesa” kritikatu zuen, eta La Blanca-ri buruz ere hitz egin zuen. Gai hau “penarekin” aipatu zuen, covid-19a dela eta bertan behera geratu direlako jaiak, eta herritarrek lehen orduetan izan zuten “jarrera ona” balioetsi zuen amaitzeko.