Gasteizko bigarren barometro

Gasteiztarren lehentasunak enplegua, osasuna eta ongizatea dira orain

Udalak Gasteizko bigarren barometro soziala argitaratu du, eta bertan pandemiak eragindako aldaketak ageri dira

29.07.2020 | 23:53
Covid-19aren pandemiak gasteiztarren lehentasunak aldatu ditu. Orain, haien lehentasunen artean, enplegua eta tokiko ekonomia, osasuna eta ongizatea daude. Aldaketa hauek Udalak argitaratu berri duen Gasteizko bigarren barometro sozialean daude ikusgai. Argazkia: Josu Chavarri

Vitoria – Pandemiaren eraginez, aldatu egin dira gasteiztarren lehentasunak. Izan ere, orain, enplegua eta tokiko ekonomia, osasuna eta ongizatea dira. Hau izan da Udalak argitaratu berri duen Gasteizko bigarren barometro sozialaren ondorio nagusienetakoa.

Barometro honetarako lagina 1.107 elkarrizketaz osatzen da. "Hiriari buruzko azterlanik sakonena da; horrenbestez, bertako emaitzek pertzepzio sozialaren argazki oso fidagarria eskaintzen dute. Azterlanak zerbitzuei buruzko balorazio xehatua eskaintzen du, herritarrek aztertu dituzten 19 arlotan banatuta", azaldu zuen atzo Udalak prentsa ohar baten bidez.

Pandemiak eragina izan duela frogatzen du analisiak. Izan ere,honek bereziki "arlo ekonomikoan eta lanekoan kaltetu ditu gasteiztarrak, gehien-gehienak enplegu-espedienteen bidez. Kezkak ere piztu ditu pandemiak: bost pertsonatik lau kezkatuta daude hark eragindako egoeraren aurrean, batez ere arlo ekonomikoan eta osasunarenean".

Gainera, pandemian beran ere, Udalak hartutako neurrien eta bideratutako kudeaketaren "iritzi positiboa nagusitzen da", eta baita, nahiz eta maila pixka bat apalagoan, toki-administrazioak emandako informazioa ere. Bestalde, barometroak dio elkarrizketatuen erdiak uste duela egoera pandemiaren aurrekoaren parekoa izango dela. Egoera okerragoa izango dela uste dutenen proportzioa "nabarmen handiagoa" da hobea izango dela uste dutenena baino. "Izan ere, elkarrizketatuen %90ek baino gehiagok Gasteizko bizi-kalitatea ona dela irizten badiote ere, uste dute hiriaren etorkizuna zein berea pertsonala latza izango dela arlo ekonomikoan", azaltzen du.

Bestalde, enplegua eta tokiko ekonomia, osasuna eta ongizatea nagusitzen dira gasteiztar elkarrizketatuen lehentasunen artean, egoera berri baten aurrean daudelarik, ikusten baitute ohiko auziek indarra galdu dutela kezka berrien aurrean. "Ekintza soziala eta bizi-kalitatea Gasteizko etorkizunaren faktore estrategiko gisa agertzen dira", zioten oharrean.

balorazioak Herritarrek ere Udal-kudeaketa baloratu egin dute azterlan honetan. Aztertutako zerbitzuen batez besteko balorazioa 5,66 puntukoa da, 10 punturen gainean. Zerbitzu baloratuenen artean, gogoratu zuten nabarmentzen direla Eraztun Berdearen kontserbazioa eta mantenimendua, ingurumen kalitatea zein airearena, kirolari eta bizi osasungarriari loturiko jardueren promozioa, eta garraio publikoaren sustapena.

Aurten Gasteizko Udaltzaingoari buruzko bloke bat diseinatu da ere. Bloke horri dagokionez, elkarrizketatuen %83k dio izan duela nolabaiteko harremanik Udaltzaingoarekin. Zentzu horretan, nabarmentezen dira lapurretagatiko salaketak, zirkulazioaren inguruko zigorrak eta trafiko-gorabeherak. "6,4ko nota eman diote herritarrek: bi herenek ontzat jotzen dute egin zaien arreta". Bestalde, txostenak dio lau pertsonatik batek interesa agertzen duela udal-kontuekiko, eta bostetik bik aitortzen dute jasotzen dutela behar beste informazio Udaletik.

Egoera politikoaren inguruko balorazioa egin dute elkarrizketatuek. Horren inguruan galdetuta, ia denek dakite nor den Gorka Urtaran alkatea (%98k); eta bigarren maila batean agertzen dira Maider Etxeberria alkateordea, eta Bildu eta PPko eledunak, Miren Larrion eta Leticia Comeron hurrenez hurren. Diotenez, ezagutza maila hori iazkoaren antzekoa da. "Gorka Urtaran alkatea da kontsistentzia-indize handieneko lider politikoa; adierazle horrek harremanetan jartzen ditu ezagutza-maila eta balorazioa", adierazi zuten prentsa oharrean. Gainera, Gobernuko alderdi politikoen kudeaketaren balorazioa oposizioko alderdiena baino handiagoa da.

Azkenik, eta udal hauteskundeei dagokionez, azkenengoekin konparatuta, barometroak aldaketa txiki bat erakusten duela aurreratu zuten. Izan ere, zinegotzi bat gehiago izango luke EAJk, eta bat gutxiago PPk. Gainerako alderdien emaitzak 2019koarekin alderatuz, antzekoak dira. Datu guzti hauekin, Alkatetzako koordinatzaile nagusi den Jonatan Morenok esan duen bezala, Gasteizko herritarren iritzia ezagutarazi nahi dute, "iritziak modu sistematizatuan fidagarritasun handiko tresna baten bidez biltzeko".

egoera politikoa

Aldaketak. Udal hauteskundeei dagokionez, azkenengoekin konparatuta, zinegotzi bat gehiago izango luke EAJ alderdiak, eta bat gutxiago PPk.

Mantentzen da. Gainerako alderdien emaitzak, bere partez, 2019koarekin alderatuz, antzekoak dira.

esan du

jONATAN mORENO "gASTEIZTARREN IRITZIA EZAGUTARAZI NAHI DUGU"

Alkatetzako koordinatzaile nagusiak hauek ezagutarazi nahi ditu "iritziak modu sistematizatuan fidagarritasun handiko tresna baten bidez biltzeko".

dATUAK

5,66

Herritarrek ere Udal-kudeaketa baloratu egin dute azterlan honetan. Bertan, aztertutako zerbitzuen batez besteko balorazioa 5,66 puntukoa da, 10 punturen gainean.

%83

Aurten Gasteizko Udaltzaingoari buruzko bloke bat diseinatu da berariaz. Bloke horri dagokionez, elkarrizketatuen %83k dio izan duela nolabaiteko harremanik Udaltzaingoarekin.

Consejo. El alcalde de Vitoria, Gorka Urtaran, es partidario de que este año los vecinos de la capital alavesa no vistan con blusas o pañuelos durante las fechas en que debería haberse celebrado la Virgen Blanca "porque pueden incitar a la fiesta" y "poner en riesgo" la salud de la población. Urtaran, en una entrevista en Onda Vasca, ha destacado que le gustan "tanto el blusa como la neska", pero ha asegurado que este año "no es lo más adecuado". Ha señalado que en esos días "tan importantes, tan singulares y tan emotivos", le gustaría que los gazteitarras los tuvieran "en el corazón y la cabeza", pero que no lo demuestren "en forma de traje, blusa o pañuelo".

Ni blusas ni pañuelos en fiestas

Gorka Urtaran

noticias de noticiasdealava