rutak eta barazkiak beti dira onak edozein adinetan, baina txikienei ere ohitura on horiek irakatsi behar zaizkie. Hori da UPV/EHUk egindako ikerketa baten ondorioetako bat. Maria Arrizabalaga Lopezen ikerketak interbentzio programa bat garatu zuen ikasleak fruta eta barazkiak jatera bultzatzeko. Jokabidearen determinatzaileak baliatzea, zeinak Jokabide Planifikatuaren Teorian oinarrituta dauden, lagungarria izan zen 8 eta 10 urte bitarteko ikasleek elikagai horiek are gehiago jan zitzaten.

"Zenbait azterketak frogatu dute haurtzaroan barneratutako ohiturei helduaroan eutsi egin ohi zaiela; hori horrela izanik, arrazoizkoa dirudi ahalegina egin behar dela umeen eta nerabeen artean bizitza eta elikadura ohitura osasungarriak sustatzeko, pertsona osasun-tsu eta, gainera, etorkizunean, heldu osasuntsu izan daitezen", adierazi dute EHUtik. Gainera, ikerketaren aburuz, frogatu da babestu egiten dutela zenbait gaixotasunetatik eta osasun arazo handi ba-tzuetatik; esaterako, zenbait minbizi mota, batez ere digestio aparatuko minbiziak, besteak beste. "Agerikoa da, hortaz, fruten eta barazkien kontsumo egokia beharrezkoa dela osasuna ziurtatzeko, baina, azken hamarkadetan, bizi ohituren bilakaeraren ondorioz, gomendioak betetzetik urruti dago elikagai talde horien kontsumoa, hala haurren nola helduen artean".

Proposatutako helburua lortzeko, azterketa ausazkotu bat diseinatu zuen ikerketa honetan, kontrolatua eta klusterretan oinarritua, non kontrol talde batek eta interben-tzio talde batek parte hartu zuten. "Interbentzio taldeak Profruve interbentzio programa jaso zuen ikasturte batean: ordubeteko saioa 15 egunean behin (14 saio guztira), diziplina anitzeko lantalde batek portaeraren determinatzaileetan oinarriturik berariaz diseinatua".

Zehazki, Jokabide Planifikatuaren Teoria erabili zen programa diseinatzeko orduan, eraginkorragoa izan zedin. "Teoria horrek frogatu du eraginkorra dela fruten eta barazkien kontsumoa sustatzeko orduan", azpimarratu dute EHUtik.