- Atzo goizean ospatutako Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren, Gazteriaren, Berdintasunaren, Bizikidetza eta Aniztasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren batzordean, adinekoentzako zentro soziokulturaletan egindako "murrizketen" inguruan galdetu zuten Eh Bildu eta PP taldeek. Hauen galderei erantzuteko, Gizarte politiken, Adinekoen eta Haurren saileko zinegotzi ordezkaria den Jon Armentiak bere departamentuak ez dituela murrizketarik egin berretsi zuen.

Adierazi zuen bezala, "Gasteizen bizi direnen %21a 65 urtetik gorako pertsonak dira. Horrek lehentasun argia ezartzen du gure sailarentzat". Horregatik, eta pertsona hauen menpekotasunik eza sustatzen duten baliabideen inplementazioa helburu, ekintza desberdinetan daude lan egiten. Horretarako, eta hala aurreratu zuenez, zentro hauen kudeaketarako kontratuak milioi bat euroko igoera izango du hurrengo bi urteetan (milioi erdia bakoitzean). "Ekintzen artean, diseinatzen ari garen adinekoen arretarako bulegoa, Aranako jantokiaren handiagotzea edo San Martingo zentroaren irekiera daude", azaldu zuen Armentiak.

Jantokien inguruan, plaza gehiago egongo direla aurreratu zuen gainera zinegotzi ordezkariak. Izan ere, eta tutoretzapeko apartamentuetako jantokiekin batera, 715 plaza inguru egongo dira, Aranan 20 gehiago egongo direlako eta San Martin irekitzen denean beste 48.

Bere hitzetan, San Martingo zentro hau sareko "handiena" izango da, eta diru gehiago edukitzeak beste "onurak" ekarriko ditu gainera. Izan ere, "zerbitzuak kendu beharrean, gehitzen joan gara. San Martingo zentroa abiaraztea ahalbidetuko du, eta zentro bakoitzak bere animatzaile soziokulturala edukiko du gainera, 16 guztira -orain arte 10 ziren-", gogorarazi zuen.

Kurtsoek, bere partez, ere egingo dute gora. Tailerrak eta plazak gehituko dituzte, eta horrela 30 kurtso gehiago emango dira, eta 450 plaza gehiago egongo dira. "Era horretan, 4.000 adinekoek hartuko dute parte jardueretan". Bestalde, kontratu berriak "auzoetako komunitate sareak indartzea ahalbidetuko du ere, baita belaunaldiarteko jarduera gehiago antolatzea ere", gehitu zuen Armentiak. Horregatik, hauei indarra emateko, ikastetxeekin elkarkana sustatuko dute, gazteek adinekoenganako duten pertzepzioa hobetzearren eta hauek dituzten ezagutzak eta esperientziak gazteekin partekatzeko helburuarekin.

Bestalde, eta talde politikoek horren inguruan galdetuta, ordutegietan egindako aldaketen berri eman zuen ordezkariak. Zentzu horretan, ez direla "murriztu" azpimarratu zuen Armentiak; "zentroen dinamiketara egokitu ditugu". Izan ere, egoera normal batean -covid-19ak bere eragina ez duen horretan-, jarduerak 20.00etan amaitzen direla azaldu zuen, eta 20.30etan jada ez dagoela "ia inor".

Horregatik, eta udan jende fluxua gutxitzen dela kontuan hartuta, "zerbitzua eraginorragoa izatearren egokitze hau egitea erabaki dugu. Adinekoek bizitza daukate zentro hauetatik haratago".

Kontratu berriak ere "onurak" ekarriko ditu ordutegietan. Izan ere, Sansomendi, Abetxuko eta Judimendiko zentroetako informazio zerbitzuen ordutegiek egunero ordu bat gehiago izango dituzte. "Normalean lau ordu dira egunero astelehenetik ostiralera, baina bost ordu izatera pasako dira. Zentroak hobetu nahi ditugu adinekoen bizi kalitatea hobetzeko", amaitu zuen.

Batzarraren, galde-eskeen txandan, Eh Bilduko zinegotzia den Rocio Viterok covid-19ak eragindako berragertzeen aurrean eguneko zentroak itxi direla gogoratu zuen. Zentzu horretan, Udalak kontingentzia plan bat abian jarriko zuela azpimarratu zuen, eta horren inguruan galdetu zion Armentiari, plan hau zertan datzan eta jada funtzionamenduan dagoen ezagutzearren.

Zinegotzi ordezkariak, bere partez, plana abian dagoela aurreratu zuen. Azaldu zuenez, erabiltzaile guztien familiekin hitz egin dute jada, eta protokoloa martxan jarri dute. "Zentro hauetako langileak egoera zaurgarriagoan dauden erabiltzaileen etxeetara eramaten saiatuko gara. Hau guztia familiekin baloratuko dugu", azpimarratu zuen.

Hala azaldu zuenez, deskonfinatze prozesuaren bigarren fasera bueltatu balira bezala daude momentu honetan eguneko zentroak. "Plana abian jarri dugu, baina espero dugu egoera konpontzea ahalik eta azkarren eta era horretan prebentzio neurri batean geratzea hau guztia", adierazi zuen. Izan ere, eta berretsi zuenez, larunbatean bertan hasi ziren erabiltzaile guztiekin harremanetan jartzen gertatzen ari zenaren berri emateko helburuarekin, eta bestalde langileek egoera zaurgarrienez arduratuko dira momentu honetan. "Kasu bakoitzaren balorazioa egin zen eta taldeek etxeetako ibilbideak egin dituzte", amaitu zuen.

%21

Gizarte politiken, Adinekoen eta Haurren saileko zinegotzi ordezkaria den Jon Armentiak adierazi zuen bezala, "Gasteizen bizi direnen %21a 65 urtetik gorako pertsonak dira. Horrek lehentasun argia ezartzen du gure sailarentzat". Horregatik, eta pertsona hauen menpekotasunik eza sustatzen duten baliabideen inplementazioa helburu, ekintza desberdinetan daude lan egiten.

715

Jantokien inguruan, plaza gehiago egongo direla aurreratu zuen gainera zinegotzi ordezkariak. Izan ere, eta tutoretzapeko apartamentuetako jantokiekin batera, 715 plaza inguru egongo dira, Aranan 20 gehiago egongo direlako eta San Martin irekitzen denean beste 48.

30

Kurtsoek, bere partez, ere egingo dute gora. Tailerrak eta plazak gehituko dituzte, eta horrela 30 kurtso gehiago emango dira, eta 450 plaza gehiago egongo dira. "Era horretan, 4.000 adinekoek hartuko dute parte jardueretan". Bestalde, kontratu berriak auzoetako komunitate sareak indartzea ahalbidetuko du ere.