- ELAk Garbialdi enpresak bere langileei Selektibitatea ospatzen zen egunetarako Arabako campusa garbitzeko maskara bana eman ziela salatu zuen atzo, eta “maskara bakar hori erabili beharko luketela selektibitate-probetako hiru egunetan”. Zentzu horretan, enpresaren erantzuna “arduragabea” dela adierazi zuen ELAk, WhatsAppen bidez, antza, soilik “une jakin batzuetan” maskara janztea gomendatu baitzien bere langileei.