- Gardelegi izan zen atzo, berriz ere, Klimaren Aldeko ekintzaren eta Nekazaritza Eremuaren batzordearen gai nagusia. Izan ere, talde politiko guztiek (Eh Bildu, PP eta Elkarrekin) ekainaren 28an eta uztailaren 5ean gertatutako suteen inguruan galdetu zuten, orain arte emandako pausoak ezagutzearren.

Hauei guztiei erantzuteko, Ingurumen Plangintza eta Kudekaketa zerbitzuaren ordezkaria den Cesar Fernandez de Landak azaldu zuen ekainaren 28koa isurtze-putzuan eman zela, eta ordu eta erdian itzali zutela. Hurrengo igandean piztutakoan, hau guztiz itzaltzeko estali behar izan zuten eta denbora gehiago eman zuten horretan. "Bi kasuetan suhiltzaileek bertaratu ziren eta hauek zabaltzearen posibilitatea baztertu zuten", gogoratu zuen, baita hau gertatzen den lehen aldia dela putzua ustiatzen hasi zenetik.

Gainera, horren inguruko ikerketak abiarazi dituzte Udaltzaingoak, suhiltzaileek eta Ertzaintzak -gertatutakoaren diligentziak ireki ditu-, hauen jatorria ezagutzearren. Hauek ekiditzeko, gainera, udan zehar larunbatetan, lanaldia amaitzen denean, lurrez estaliko da isurtze putzua sutze ahalmena txikitu ahal izateko. Halaber, laguntza-talde bat ezarri da asteburuetan zer edo zer gertatzen bada ordu erdian edo denbora tarte txikiagoan konpondu ahal izateko; eta gaueko zaingoaren protokoloa ere aldatu da, eta udal suhiltzaileekin zabortegiaren inguruko lehentasunezko arreta koordinatu da.

Talde politikoek airearen kalitatearen inguruko kezka aurkeztu zuten haien txandetan, eta suteek ea hau eraldatu zuten galdetu zuten. Fernandez de Landak azaldu zuen denboran laburrak izan zirela suteak, eta horregatik baztertu dute airearen kalitatean eragina izan dutenaren ideia.

Hala ere, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote airearen kalitatea neurtzeko unitate bat Gardelegira eramatea, "baina ez du isladatuko sute-hasiera hauek izandako eragina; alabaina, momentu honetan dagoen aire kalitatea neurtzeko erabili daiteke, etorkizunean dagoenarekin konparatzeko", azpimarratu zuen ordezkariak.

Gainera, herritarrek duten kezka partekatzen duela adierazi zuen Fernandez de Landak, eta 28an izandako sutearen ostean azalpean eman zituela gogorarazi zien zinegotziei. "Suteen jatorria ezagutu arte, ez dut espekulaziorik egingo".

Gardelegitik gertu dauden herrietako administrazio batzarretako bi ordezkariekin hitz egin duela gogoratu zuen amaitzeko, gertatzen ari denaren berri emateko eta azalpen guztiak argitzeko, hauek eskatuta. "Eskatu zituzten azalpen guztiak eman genizkien, eta gardentasunarekin jokatu dugu", adierazi zuen amaitzeko.

Bestalde, eta momentu honetan dituzten datuak aztertuta, Gardelegiko zabortegiaren balio-bizitza 8 eta 10 urte bitartekoa dela gogoratu zuen Fernandez de Landak. Eh Bilduko eleduna den Miren Larrionek honen inguruan galdetu zion, momentu honetan esku artean dituzten datuen arabera Udalak zer espero zuen ezagutzeko, eta hau ezagututa emango diren pausoen berri emateko.

Fernandez de Landak, zentzu horretan, adierazi zuen estimazio hau zenbait faktoreen menpe dagoela -zenbat tona botatzen diren, etab.-, eta 10 urte oso azkar joaten direla. Horregatik, eta data konkretu bat ezin duenez eman, epe luzerako ustiatze plana egin nahi dutela aurreratu zuen. Horretarako, orain arte eman diren eta etorkizunean emango diren aldaketak ikertu behar direla gehitu zuen ordezkariak. "Gure nahia da etorkizunerako plan bat egitea, eta zabortegi horretan denbora eta aukerak ditugunez, hondar kantitatea gutxitzea. Orokorrean, uste dut gizarteak ere bide horretan dagoela", adierazi zuen Fernandez de Landak amaitzeko. Izan ere, Udalak birziklatze udal politiketan ere lan egiten dabilela gogoratu zuen ordezkariak.

Ekainaren 28an. Ekainaren 28an, igandean, eman zen lehenengo sutea Gardelegin, isurtze-putzuan. Larrialdi plana jarri zuten abian eta ordu eta erdian itzali zen.

Uztailaren 5ean. Hurrengo igandean ezaugarri berdinak zituen beste sute bat piztu zen. Sugarrak urarekin itzali zituzten arren, eremua lurrarekin estali zuten sutea guztiz itzaltzeko, eta horrek denbora gehiago eman zuela aurreratu zuen Ingurumen Plangintza eta Kudekaketa zerbitzuaren ordezkaria den Cesar Fernandez de Landak.

Ingurumen Plangintza eta Kudekaketa zerbitzuaren ordezkaria den Cesar Fernandez de Landak aurreratu zuen suteak denbora tarte labur batean mantendu zirela, eta horregatik adierazi zuen ez dutela airearen kalitatean eragina izan.

Udaltzaingoak, suhiltzaileek eta Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko ikerketak egiten dabiltza, eta emaitzak ezagutu arte, ordezkariak ez du espekulaziorik egingo.

8-10

Momentu honetan dituzten datuak aztertuta, Gardelegiko zabortegiaren balio-bizitza 8 eta 10 urte bitartekoa dela estimatu zuen Ingurumen Plangintza eta Kudekaketa zerbitzuaren ordezkaria den Cesar Fernandez de Landak.

1,30

Fernandez de Landak azaldu zuen ekainaren 28ko sutea isurtze-putzuan eman zela, eta ordu eta erdian itzali zutela. Hurrengo igandean piztutakoan estali behar izan zuten eta denbora gehiago behar izan zuten.