irola egiteko, eguzkia hartzeko edota uretara sartzeko. Gasteizko familia askok atzo udako lehen bainua hartu zuten Mendizorrotzako igerilekuetan. Hala, atzo instalazio horietara hurbildu ziren hainbat familia poztasunez hurreratu ziren. Beste batzuek, ordea, inseguritasunez edo deskonfiantza handiagorekin joan ziren, maskara aurpegitik kendu gabe. Hala ere, batzuek eta besteek asteartean hitzordua hartzera animatu ziren igerilekuko lehen egunean bertara joateko prest.

"Gaur goizean (atzo), igerilekura iritsi naizenean, emoziozko malkoak atera zaizkit. Haur txikiak dira gehien gozatzen dutenak uretan. Baina helduok ere gogo handia genuen deskonektatzeko, eguzkia hartzeko, normaltasunez atseden hartzeko". Esaldia Anarena da, goizeko hamaiketan eguzkipean atsedena hartzen ari zen gasteiztarrarena. Bere kasuan, Anak nahiago izan zuen igerilekuan bainurik ez hartzea, eguna ez zelako oso beroa izan eta hotza zuelako. Baina bertara joatea "premiazkoa" zela adierazi zuen: "Oso gustura egon naiz, bi ordu baino ez ditut eman, baina bihar ere itzultzeko asmoa daukat".

Instalazioetan familia bakoitzak barruan egon behar duen zirkuluak daude marraztuta lurrean. Horrek bermatzen du, eguzkia hartzen den bitartean, bezeroen arteko gutxieneko segurtasun-distantzia gordetzen dela. Horregatik, atzo, Anak maskara kentzea erabaki zuen. "Oso lasai egon naiz barruan. Ez naiz beldur, uste dut segurtasun arauak oso ondo errespetatzen ari direla", kontatu du.

Anatik gertu, Nerea eta hiru eta bost urteko bi semeak energia berrituta atera ziren igerilekutik. Anak bezala, Nereak ere igerilekura itzultzeko gogo bizia zuen. Baina, batez ere, bere bi semeak. "Etxeko txikiek hona bueltatzeko gogo handia zuten. Batez ere bero handia egin duen egun hauetan, etortzeko eskatzen zidaten. Azkenean gaur (atzo) bi ordu etorri gara eta primeran pasatu dute. Bihar ere itzuliko gara", dio. Giroa egokia izan zela uste zuen, baina, halere, "arraroa" sentitu zela ere aitortu zuen: "Bizi dugun egoera arraroa da eta hemen ere sentsazio bera izan dut. Distantzia gordetzera ohitu behar gara, uretan bananduta egotera eta jolasguneak ez erabiltzera. Horrek guztiak denbora behar du, oso egoera ezohikoan bizi garelako", uste du. Herrialdeak koronabirusaren pandemiagatik bizi duen egoeratik at, bere semeek ere, hondarrean jolasten gozatu zuten atzoko egunean. "Ezin izan dira kolunpiotera igo, baina ederto jolastu dute uretan eta hondarrarekin".

Juan ez zegoen hain pozik instalazioak berriro irekitzearekin. Edo ez atzoko egunean behintzat: "Beranduegi ireki dutela uste dut. Haurrak tabernetan egon al daitezke, baina ezin izan dira parkeetara edo igerilekuetara joan?" galdetzen zion bere buruari sartu baino minutu batzuk lehenago. "Haserre nago horrekin. Aldageletan egon gara eta ez dugu aparteko segurtasun neurri askorik ikusi. Uste dut neurri horiek hartzeko lehenago ireki zitezkeela. Guztien artean, koronabirusaren hedapena prebenitu dezakegu, maskarak erabiliz eta batzuen eta besteen arteko distantzia mantenduz. Hala ere, zerbitzu publikoek denbora gehiago behar izan dute irekitzeko", adierazi zuen.

Eta Juan pasa den hilabetean igerilekuak ireki ez izana deitoratzen zuen bitartean, Maribi, Estibaliz eta Monica algaraka atera ziren instalazioetatik. Haiek ere Mendizorrotzan igarotzea erabaki zuten, lagunekin batera. Baina ez zuten eguzkitan egin, ezta uretan ere. Goiza kirola egiten eman zuten elkarrekin, tenisean jolasten, hain zuzen ere. "Asko gustatzen zaigu hona etortzea. Gogo handia genuen elkarrekin elkartu eta tenisean jokatzeko. Horregatik, goiz geratu gara eta primeran pasatu dugu. Maskarekin etortzen gara baina barruan ez ditugu behar sartzen garenean, segurtasun tartea gordetzen dugulako", azaldu du Maribik.

Estibaliz ere igeri egitera joan zen. Oso goiz joan zen baina baina goizago joan ziren bere seme-alabek beste senide batekin. Izan ere, bera iritsi zenerako, bere umetxoak beste senide batekin zeuden jada barruan. "Ez daukat inoilako beldurrik. Noski, maskarak erabili behar ditugu eta segurtasun neurri guztiak bete eta distantzia mantendu. Baina gogotsu egon gara, hona bueltatzeko irrikitan. Beraz atzo hitzordua hartu genuen hona etortzeko aukera izateko, eta etxean gaur goizean oso pozik egon dira hona etorriko zirelako. Etxekoek hona etorri diren bitartean, igeri egitera joan naiz eta orain umeekin jolastera noa".

"Gogotsu egon gara, hona bueltatzeko irrikitan, batez ere, etxeko txikienak"

Instalazioen erabiltzailea

"Gogotsu egon naiz deskonektatzeko, normaltasunez atseden hartzeko"

Instalazioen erabiltzailea

"Asko gustatzen zaigu hona etortzea; barruan segurtasun neurriak betetzen ditugu"

Instalazioen erabiltzailea

"Bizi dugun egoera arraroa da eta hemen ere sentsazio berdina izan dut"

Instalazioen erabiltzailea

"Guztion artean koronabirusaren hedapena prebenitu dezakegu"

Instalazioen erabiltzailea