- Nobedadeak egon dira Barrundiako Eskola txikiaren irekieraren inguruan. Izan ere, zenbait astetan zehar mobilizatzen egon eta gero Barrundiako Eskola Txikia berriz irekitzeko helbururarekin, Kilimak Barrundiako Guraso Elkarteak Hezkuntza saiburuordea den Maite Alonso Aranarekin bilera bat lortu zuela gogoratu zuten.

Izan zuten bilera horretan, "Hezkuntza sailak irekiera hau baloratzearen konpromisoa hartu zuen, betiere Udalak eskola berria barne hartuko duen eraikuntzaren aurreproiektu arkitektonikoaren aldaketa bat egiten bazuen", azaldu zuen elkarteak. Aldaketa horren helburua Barrundiako haur- eta lehen- hezkuntzako ume guztiak bertan sartzea zen.

Kilimak aurreratu zuen gainera Barrundiako udalak bileran bertan hau egiteko prest dagoela adierazi zuela, "prozesu osoan zehar egin duen bezala". Bilera horretatik, akordioaren zirriborroa egin zen eta bertan landutako gai nagusiak ageri dira. "Horien artean, garrantzi-tsuenetakoak dira, adibidez, Hezkuntza sailaren Barrundiako Eskola txikiaren irekiera dekretuaren aldaketa bat martxan jartzeko konpromisoa, hau haur- eta lehen- hezkuntzako ikastetxe bat izan dadin", aipatu zuten. Bestalde, zirriborro horretan ere ageri da hurrengo kurtsoaren hasierarako dekretuaren aldaketa hori onartuta ez badago, lehen-hezkuntzako ikasleek Barrundiako eskolan eskolatuko direla Aguraingo Lope de Larrea ikastetxeko mugitutako ikasgela bat bezala.

Orain, eta akordio hori sinatu arte, Kilimak positiboki hartu du Hezkuntza sailak izan duen akordio batera heltzeko "prestasuna". "Espero dugu oraingoan kontuan hartzea zein garrantzi-tsua den Barrundia bezalako herrietan eskola txiki bat eduki-tzea, eta ez daitezen baldintza berriak jarri eskola hau egin ahal izateko. Badakigu udaletik proposamen batzuk prestatzen ari direla lehen-hezkuntzako aurrematrikula egin duten sei urteko umeen onarpenak errazteko eta Kilimatik ere lan egiten jarraituko dugu landa-eremua kontuan izateko", adierazi zuten amaitzeko elkartekoek. Izan ere, denontzako eskola bat nahi dutela gogoratzen dute.