nterneteko erabilera desegokiek eta egoera gatazkatsuek adin txikikoen nortasuna eta osasuna arrisku larrian jarri ditzakete". Hau izan da Euskal Herriko Unibertsitatearen ikerketatik ateratako ondorio nagusia.

Ikerketa hau Rakel Gamito Gomezen doktore-tesiaren barnean egin da. Doktore-tesiaren izenburua Adin txikikoen interneten erabilerari eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera da, eta Pilar Aristizabal Llorente eta Maria Teresa Vizcarra Morales UPV/EHUko irakasleek zuzendu dute hau.

Lan honen helburua, gainera, 9 eta 12 urte bitarteko Lehen Hezkuntzako ikasleen Interneten erabilera ohiturak aztertzea izan da, eta era berean hauengan erabilera arduratsuari buruzko kon-tzientzia piztea. "Halaber, proposamen didaktiko bat landu da eta formakuntza egokirako zenbait gidalerro garatu dira irakasleen-tzako zein familientzako. Izan ere, eskola zein familia adin txikikoen Interneten erabilera seguru eta kritikoa lantzeko funtsezko eragileak dira", azaldu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak horren inguruan hitz egiten zuen prentsa ohar baten bidez.

"Emaitzak argiak dira", azaldu zuen UPV/EHUko Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko ikertzaile den Rakel Gamito Gomezek. Izan ere, Lehen Hezkuntzako ikasleen artean Interneten eta batez ere mugikorren erabilera orokorra dela ohartu zen. "Batez ere aisialdirako erabiltzen dute eta aisialdi horretan izaten dituzte egoera gatazkatsuak: ziberbulling-a, ezezagunekin kontaktua, eduki ezegokiak€".

Zentzu horretan, nabarmendu zuen adin txikikoak ez direla sareko arriskuez kontziente. "Adibidez, teoria-mailan arriskutsua dela adierazi arren, euren erabilera-ohiturei buruz hitz egiterakoan, ez dituzte arriskutsutzat ulertzen ezezagunekin kontaktua izatea edota datu pribatuk sare sozialen bitartez zabaltzea bezalako praktikak".

Ikertzaileak, gainera, helduek, irakasleek eta familiek, adin txikikoen errealitate digitalari buruz duten ezagutza, berriz, partziala dela ondorioztatu du. Gaur egun, "hezkuntza-sistemaren barruan Derrigorrezko Bigarren Hezkun-tzako 2. zikloko helburu eta edukietan soilik egiten zaie erreferentzia zuzena Interneten arriskuei, pribatutasunari eta nortasun digitalari". Horregatik, lan honetan Interneten erabilera arduratsua Lehen Hezkuntzako geletan lantzeko proposamen didaktiko bat diseinatu dutela adierazi zuen. "Hiru saio eta zenbait dinamikaz osatzen da eta ikasleek oso modu positiboan balioztatu dute", azaldu zuen. Hori bai, horretarako, ezinbestekotzat jotzen du irakasleen formakuntza. Izan ere, Interneten erabilera arduratsuari buruzko kontzientzia piztearen beharra komunitate osora zabaltzen da, eta familiak "aholku eta lagun-tzaren bitartez adin txikikoen erabilera-ohitura seguru eta arduratsuak eraiki behar ditu".