Gaixoak. Azken orduetan covid-19 gaitzak hiru lagun hil ditu Euskadin eta zazpi positibo atzeman dituzte egindako PCR probekin. Euskadin 20.766 gaixok eman dute positibo pandemia hasi zenetik. 1.608 hil dira.

Positibo berriak. Aurreko egunetan pertsona batek bizia galdu zuen; azken orduetan hiru. Kutsatu berriez gain, bat Euskaditik kanpo bizi den pertsona bati dagokio, lau Araban erregistratu dira, bat Bizkaian eta beste bat Gipuzkoan.

"Atzo (asteartea) test azkarren ondorioz atzemandako 38 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neur-tzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete".

- Azken orduetan covid-19 gaitzak hiru lagun hil ditu Euskadin eta zazpi positibo atzeman dituzte egindako PCR probekin. Guztira, Euskadin 20.766 gaixok eman dute positibo pandemia hasi zenetik eta, tamalez, horietatik, 1.608 hil dira, Osakidetzak dituen datuen arabera.

Hala, Eusko Jaurlaritzak atzo jakinarazi zuenez, hildakoen kopuruak gora egin du azken orduetan. Aurreko egunetan pertsona batek bizia galdu zuen; azken orduetan, ordea, hiru. "Heriotzen datuak azken 60 egunetan PCR positiboa izan duten pertsonei dagozkie", erantsi zuen Eusko Jaurlaritzak. Bestalde, hamar pertsonak jarrai-tzen dute ospitalean zainketa intentsiboetako unitatean, azken egunetan bezala.

Kutsatu berriei dagokionez, lehena Euskaditik kanpo bizi den pertsona bati dagokio, lau Araban erregistratu dira, bat Bizkaian eta beste bat Gipuzkoan. Bertan baieztatutako azken kasu hori Oriokoa da, bertan jarraitzen baitu astelehenean aurkitutako agerraldi berriak. Oraingoz, bederatzi dira agerraldi horretan positibo eman duten pertsonak. Hori dela eta, lasaitasun mezua helarazi zien Orioko herritarrei Osasun Sailburua Nekane Murgak joan den astelehean kutsatuen kasu berriak ezagutu bezain pronto.

Agerraldi horrez gain, Euskadin egonkor mantendu dira azken asteetan sortutako gainerako agerraldiak.; beraz, Txagorritxun positiboen kopurua 15ekoa izaten mantentzen da, Basurtun (Bilbo) 45ekoa, eta Bizkaiko hiriburuko Jesusen Zerbitzarien Kongregazioko egoitzan 8koa, Osakidetzaren txostenaren arabera.

Bestalde, Osasun Sailak helarazi zuenez, pixkanaka pertsona asko ari dira birusa gainditzen. Zehazki, 13.633 lagunek (aurreko jardunaldian baino 28 pertsona gehiago) eman dute negatibo jada egindako probetan. Hala, emandako ospitale-altak 4.292 izan dira. Lurraldeka, 7.902 pertsona kutsatu dira Bizkaian pandemia hasi zenetik; Araban, 3.336 lagun gaixotu dira guztira, eta Gipuzkoan, ordea, beste 2.294.

Gaixotien adinari dagokionez, orain arte, bereziki, nagusiak eta helduak jotzen zituen koronabirusak. Izan ere, zorionez, pandemiak oso haur gutxi kutsatu ditu. Hala ere, Osasun Sailak asteartean ohartarazi zuenez, azken egunetan behera egin du koronabirusean positibo ematen duten pertsonen batez besteko adinak.

Nekane Murga Osasun sailburuak azaldu zuenez, urtebete baino gutxiagoko haurren artean bi kasu eman ziren astelehenean. Bere hitzetan, "kutsatutako pertsonen kasuak lehen baino gazteagoak dira; adin oso laburreko haurren kasuak identifikatzen ari gara azken astean". Haur horiek familia-ingurunean kutsatu ote diren galdetuta, sailburuak erantzun zuen zaila zela lotura zuzena ezartzea: "Gogorarazi nahi dut haurrek gaixotasun larriaren adierazpenik izaten ez duten arren, kontuz ibili behar da gerta daitekeelako baten batek gaixotasun hori izatea. Horregatik, gure haurrak zaindu behar ditugu eta birus honetatik babestu", adierazi zuen.