onfinamendua eta gero, Arabako Automozio Enpresarien Elkarteak (AAEE), autoak eta motorrak lantegira eramatea gomendatzen du. Izan ere, Espainiako federazioarekin batera, azken egunetan informazio kanpaina bat babeztu du kide diren lantegietatik azterketa hauek egiteko.

Bultzatutako kanpaina horren bitartez, haien bezeroak kontzientziatu nahi dituzte haien lantegietara gerturatzeko eta haien ibilgailuen doikuntza egokiak egiteko. Gainera, gomendagarriak diren arrazoiak argitzen dituzte. "Segurtasun neurriekin lotutako gaiak premiazkoak dira bezeroei informazioa ematerako orduan. Lantegiek esfortzu ekonomiko eta antolakuntzari dagokionez lan handia egiten ari dute legediarekin bat etortzeko. Gure instalazioak seguruak dira", adierazi zuen atzo elkarteak prentsa ohar baten bidez.

Hala, hiru arrazoi tekniko garrantzitsu daudela deritzo AAEEk lantegira joateko. Lehenengoa, konfinamenduan zehar autoak eta motorrak geldituta mantentzearen ondorioak dira. Izan ere, ibilgailuen azterketa denbora tarte horretan zehar izandako erabiltze graduaren arabera izango da. "Hau ez du izango garrantzi berdina autoa ezinbesteko joan-etorriak egiteko erabili bada -erosketak egiteko, edo premiazko produktuak erosteko-, jabeak ibilgailu bat denbora tarte luze batean geldirik egongo denean jarraitu behar diren gomendioak bete baditu -gidari gutxik egin dute hau-, edo guztiz geldirik egon badira auto eta motorrak", azaldu zuen elkarteak.

Zentzu horretan, eskainitako lehenengo bi adibideetan ez dira azterketa sakonak egin behar, baina "gomendagarria da lantegira joatea mantentze egokia bermatzeko". Auto eta motorrak geldirik egon badira eta ez badira aldizka abiarazi, lantegira eramatea premiazkoa dela diote, bateria deskargatuta egon daitekeelako. "AAEEk hamairu puntu desberdinetako azterketaren alde egiten du apustu, bai ezagunenak direnak -bateria, pneumatikoak, etab.-, baita barne eta kanpo garbiketarekin zerikusia dutenak, eta balazten egoera, lanparak, etab.

Beste alde batetik, IAT-aren kontuaren inguruan hitz egiten dute. Izan ere, ibilgailuen azterketa teknikoa gainditzeko instalazioek haien ateak ireki dituzte jada, baina betiere aldez aurreko hitzordu bat izanda. "Milioika ibilgailuk daukate gai hau egiteke. Horietako askok haien lantegietara joango dira gainera IAT-a egin baino lehen haien ibilgailuen doikuntzak egiteko. Askok ere haien profesionalen esku utziko dute IAT-a gainditzea, haien autoak hara eramanda", azaldu zuen AAEEk.

Elkartekoek, azken finean, zihur daude -eta hala aurkeztu zuten prentsa oharrean- lantegiek azterketa honen inguruko galdera asko jasoko dituztela hurrengo egunetan zehar. Horregatik, horietako batzuk erantzun zituzten, adibidez, ibilgailu bakoitzari dagokion epearekin zerikusia duen galderari. "Itxaron beharko dugu alarma egoera gainditu arte kalkuluak egiten hasteko eta ibilgailu bakoitzari dagokion epea ezagutzeko. Aurreko IAT-a gainditu zen data kontuan izanda, edo noiz egin zen matrikulazioa -lehen aldiz IAT-a gainditu behar duten ibilgailuen kasuan-, lantegientzako gomendioa ibilgailu bakoitzari dagokion epearen luzapen hori kalkulatzeko formula horretara ohitzea da", adierazi zuen Automozio Enpresarien elkarte arabarrak. Momentuz, eta bezeroak informatzerako orduan, martxotik aurrera IAT-a iraungita daukaten ibilgailuak dauzkaten jabeei deitzea da haien gomendioa gainera, horrela ordena mantentzeko eta lan mordoa ez izateko, "arreta egokia mantendu ahal izateko".

Azkenik, eta jada uda hemen dagoela kontuan hartuta, eta horrekin batera beroa eta tenperatura altuak heldu direnez, klimatizazio sistemen azterketa eta horien doikuntzak egiteko kanpainak hemen daude berriz ere. "Hauek apiriletik egiten dira normalean. Beraz, bezeroei gogoratu behar diegu hauek egiteko momentu egokia dela", adierazi zuen elkarteak amaitzeko.

Beraz, hiru kasu zehatz hauetan, IAT-a gainditzeko, klimatizazio sistemak aztertu eta hauen doikuntzak egiteko, eta konfinamendua dela eta, covid-19arekin auto eta motorrak geldirik egon direlako, gomendatzen dute AAEE-tik lantegira gerturatzea, informazioa eskuratzea eta egin behar diren mantentze lanak egitea, aurtengoa ez delako ohiko egoera bat izan.

Uda hemen dagoenez, klimatizazio sistemen azterketa eta horien doikuntzak egiteko kanpainak hemen daude berriz ere

"Lantegiek esfortzu ekonomiko eta antolakuntzari dagokionez lan handia egiten ari dute legediarekin bat etortzeko"