- Urbide Arabako ur partzuergoaren Gobernu batzordeak otsailaren 25ean ospatu zuen bilera bat gai batzuk adosteko, eta horien artean, bi obra egiteko posibilitatea zegoen. Lehenengoa Lacervillan, eta bigarrena Berantevillan. Hala ere, ezinezkoa izan da asanblada ospatzea, eta horregatik ondino Urbidek ez ditu 2020. urterako proiekturik.

Hala adierazi zuen atzo Ingurumen eta Hirigintza saileko foru diputatua den Jose Antonio Galerak Arabako Batzar Nagusietan ospatutako batzordean. Izan ere, Urbideren estatutuak jarraituz, asanblada bat ospatu baino lehen, ezinbestekoa da gobernu batzordean gai horiek onartzea. "Ez daude inbertsio edo proiekturik onartuta, alarma egoerak asanblada bertan behera uztera eraman zuelako. Momentu honetan, kideak laguntzen jarraitzen dugu, eta lan egiten ere", azaldu zuen.

Bestalde, eta partzuergoen inguruan galdetuta, 2019ko martxoaren 28tik aldaketak egon direla azaldu zuen. Adibidez, Valdegoviakoa eta Aranakoa, Urbideren parte bihurtu dira, eta ekialdeko lautadarena desagertu da. "Sobrongo urbegiaren kasuan, ez da ageri partzuergo bat bezala eratu denik. Gainera, Zigoitiako eta Iruña de Ocako partzuergoek era batean edo bestean amaitu zituzten haien estatutuen egokitzea. Arabako Errioxak, Kuartangok, etab., bere partez, idarreko legeria bete gabe jarraitze dute", adierazi zuen.

Partzuergoen asanblada batera joaten direnean, haien egoera gogoratzen dietela azaldu zuen gainera. "2016an esfortzu bat egin zen, betebeharrak eta gidalerroak eman ziren, eta errezeta balio du oraindik. Handik aurrera, partzuergoak ahalmena du legediarekin akorde egoteko", adierazi zuen amaitzeko.