- Hamar gaztek parte hartu dute jada @vitoriagazteok Instagram kontuan, eta horietako askok konfinamenduan edo deseskalatze prozesuan argitaratu behar izan dituzte haien bideoak, argazkiak, etab. Hala ere, hori ez da trabarik izan proiektu hau aurrera atera-tzeko eta Gasteizko gaztediaren aurpegiak izaten jarraitu dute kosta ahala kosta.

Gasteizko Udalak, Gazteria zerbi-tzuaren bitartez eta Gardentasun eta Edukien atalarekin lankidetzan, Instagram profil hau sortu zuen otsailean herritar gazteei ahotsa emateko helburuarekin. "Oso tresna garran-tzitsua da hau, gazteek diren moduan aurkezteko aukera dutelako. Izan ere, edukiak askatasun osoz sor ditzakete bertan dauden bi asteetan zehar, betiere araudia betez, eta oso ondo dihoa dena", dio zerbitzuaren zuzendaria den Oscar Fernandezek. Gainera, profil eta adin desberdinen bila dabiltza (16 eta 35 urte bitartekoak) eta itxarote-zerrenda "bikaina" daukate momentuz.

Orain arte parte hartu duten gazte batzuk DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkariarekin hitz egin dute haien bizipenak kontatzeko eta Gasteizko beste gazteak honetan parte hartzera animatzeko.

Momentura arte kontu hau kudeatu duten gasteiztar gazteenak, Salma (@saalmaa_lunaa) eta Andrea (@andreesperanz123) izan dira, eta "oso pozik" daude abentura honetan parte hartu izanagatik. Bien kasuan covid-19ak kontu honekin zituzten helburuak aldatu zituen, baina hala ere konponbideak bilatu zituzten hau guztia aurrera ateratzeko. Andreak adibidez gimnastika erritmikoari buruz hitz egin zuen bere etxetik, eta Salmak hortzetako aparatua zeramanez, horren inguruko bideo bat sortu zuen, eta jendeak bidaltzen zituen galderak erantzun zituen.

Oihanek (@oisarasti), parte hartu zuen lehenengo gaztea izan zen, otsailaren azken asteetan. Oso pozik dagoela dio, baina "laburra izan zen. Gauza pila bat egiteko gogoekin gelditu nintzen", azaltzen du. Izan ere, Oihanek hiru gai desberdin tratatu zituen bi aste horietan; bera zeliakoa denez, horren inguruko elementuak partekatu zituen, jendea kontzientziatzeko. Gainera, irakaslea denez, bigarren ardatza heziketa afektibo-sexuala izan zen; eta azkenik, saskibaloi jokalaria ere denez, kirolari ere boterea eman zion genero ikuspegi batekin.

Yeray heldu zen bigarrenez (@yeradomi) eta bera ere bere pasioaz hitz egin zuen, txirrindularitza. "Kontu honen jarraitzaileak haien eguneroko garraioetan bizikleta hartzera animatu nahi nituen", adierazten du. Beste pasio batzuk ere ageri dira Instagram profil honetan, eta irakaspen asko ere. Izan ere, Evak (@evas_no) zeinu-hizkuntzaren inguruan hitz egin zuen bere bi asteko txandan, eta horren inguruko galderak erantzun zituen; Pablok (@pablojuez) bere argazkilaritzaren inguruko grina aurkeztu zuen, eta argazkiak egiteko aholkuak eman zituen kontua jarraitzen zuten pertsonentzat. Beatrizek ere (@beatriz_sanvi), asteazkenean amaitu zuen kontua kudeatzen, eta bi astetan zehar Gasteizko leku miresgarrien inguruko historiak kontatu ditu artearen historia ikasten amaitu berri duelako.

Txaloetarako momentuak ere egon dira. Iñigok (@contrasta_12), konfinamenduan egon zen kontu hau kudeatzen, eta egunero langile talde bati eskaintzen zizkion bere lehiotik entzuten ziren txaloak -osasun zerbitzuetakoak, suhiltzaileak, etab.-. "Konfinamenduak nituen ideiak aldatu zituen, baina irtenbideak aurkitu nituen eta azkenean dena ondo atera zen", dio.

Azken finean, guztiak daude pozik hemen parte hartu izanagatik, eta Instagram profil hau gazteentzako bozgorailu "bikaina" dela diote, "gazte guztiok daukagulako zer edo zer esan eta kontatzeko". Horregatik, Gasteizen bizi diren edo ikasi edo lan egiten duten gazte guztiak animatu nahi dituzte profil honen parte izatera, hau jarraitzera eta kudea-tzeko izena ematera.

Izena eman ahal izateko, https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?idioma=eu&uid=u_139088a8_16ef36b891e__7f07 web orrialdean dagoen inprimakia bete behar dute interesdunek, eta itxaron-zerrenda horretan sartuko dira. Bertan, parte hartzeko argibideak daude, baita hautatua izateko gomendioak eta behin hautatua izanda bete behar diren bost arauak ere.