Gasteizko udaleko langile batzordeak auto-ilara bat antolatu zuen atzo goizean "gobernuak hitzarmenean egindako murrizketengatik protesta egiteko". 12.00etan Lakuako karabana parkinean hasi ziren guztiak, eta Portal de Foronda, America Latina, Avenida Gasteiz, Portal de Castilla, Luis Heinz, etab. zeharkatu zituzten azkenean Jose Mardonesera heltzeko, institutuaren aurrean, autobus geltoki zaharraren atzealdean alegia. Bertara, eta zenbait kale eta auzo zeharkatu eta gero, 14.30ak aldera heldu ziren manifestatzaileak. Bidean zehar, haien autoetan kartelak zeramatzaten "murrizketarik ez" esaldiarekin, eta beste irudi batzuekin.