Atzo eguerdian, 13.00etan, Gasteizko suhiltzaileak Etxebarri-Ibiñan izan ziren pertsona bat erreskatatzeko. Antza, eta haien Twitter kontuan adierazi zutenez, kartoi konpaktatzailean harrapatuta geratu zen eta horregatik gerturatu ziren suhiltzaileak, hau erreskatatzeko. Gasteizko suhiltzaileen iturriek DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkariari gogoratu zioten atzo anbulantziak eraman zuela istripu hau izan zuen pertsona. Izan ere, eta tweet horretan azaltzen zenez, hanketan hausturak zituen.