- Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea (ZEU) gauetan martxan egoteari utzi dio, eta Euspel sindikatuak salatu duenez, urrira arte ez da berriro 24 orduz egongo. "Lehen aldia da Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea ez dagoela martxan gaueko ordutegian. Ulertu eta errespetatu genuen koronabirusak eragindako egoera eta konfinamenduagatik gaueko zerbitzurik ez egotea, baina orain zerbitzu hori itzuli beharko litzateke. Ez dugu ulertzen zergatik itxarongo duten urrira arte", deitoratu dute. Ertzaintzak sinadura bilketa bat hasi du Twitterren Eusko Jaurlaritzari gaueko zerbitzua eskatzeko.