Euskal Herriko Unibertsitateak unibertsitatera sartzeko 25 eta 45 urtetik gorakoentzako proben egutegiari hasiera eman dio beste urte batez. Pandemiaren ondorioz sortutako egoera dela eta, proba horiek ohi baino beranduago izan dira. Hain zuzen ere, atzo hasi ziren hiru egoitz hauetan: Gasteizko Farmazia Fakultatean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. 234 pertsonak eman dute izena azterketan (25 urtetik gorako 180k eta 45 urtetik gorako 54k).