- Azken orduetan Gasteizko Udaltzaingoak hiriko hainbat gertakaritan esku hartu behar izan du. Izan ere, Udaltzaingoak 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen joan den astelehenean marihuana-trafikoarekin osasun publikoaren aurkako delituaren ustezko egilea izateagatik. Bi etxebizi-tza eta haien kamaroteak erregistratu ostean, 600 marihuana gramo, doitasuneko hiru baskula eta hainbat billetetan banatuta 2.700 euro baino gehiago konfiskatu zituzten.

"Maiatzaren erdialdera, Ikerketa Unitateko agenteek pertsona horren mugimendu susmagarriak detektatu zituzten. Izan ere, hiriko hainbat tokitan bizikletaz ibiltzen zen eta bezeroekin El Pilar auzoko atari batean eta Lovaina eremuko beste etxebizitza batean hitzordua egiten zuen", azaldu zuten atzo Gasteizko Udaletik. Polizia-ikerketa astelehenean amaitu zen, gaztea atxilotu eta gero.

Bestalde, Udaltzainek 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten astelehenean ere indarkeria erabiliz lapurreta-delitu baten ustezko egilea izateagatik. Herrandarren kaleko supermerkatu batean lapurreta egiten atzeman zuen establezimenduko segurtasun-zaindariak eta "borroka egin zuen harekin".

Azkenik, 40 urteko gizon bat atxilotu zuten astelehen gauean, kondena bat hautsi ostean. Poliziaren azalpenen arabera, bera babesteko agindua indarrean duen emakume batekin zihoan auto batean. Datozen orduetan epailearen esku geratuko da.