lusioz betetzen dituzte kaleak. Eta zortea ere banatzen dutela esan ohi da. Hainbat hilabetez izurritearen ondorioz desagertuta egon ostean, ONCEko langileek kupoiak salduko dituzte berriro ere datorren astelehenetik aurrera.

Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko ONCEko 500 saltzaileak datorren astelehenean itzuliko dira kalera, ilusioa bezeroen artean banatzeko prest. "Itzulera hori agintariek onartutako deseskalatze-prozesuaren indarreko araudiaren arabera egingo da, eta, bereziki, Euskadiko saltzaileentzako eta haien bezeroentzako segurtasun-neurriak bermatu ondoren, behar bezalako informazioa emanez eta beharrezko materiala eskura jarriz, betiere administrazio publikoek une bakoitzean ezartzen dituzten mugak eta gomendioak errespetatuz", iragarri zuten atzo ONCEtik.

Ildo beretik, desagertuta egon diren hilabete hauetan, erakunde honek segurtasun-protokolo berri bat lantzen jarraitu du, langileen eta bezeroen osasuna babesteko: Bertako kideen hitzetan, "ONCEk bere saltzaileentzako informazio-kanpaina bat diseinatzen lan egin du, baita salmenta segurtasunez berreskuratzeko behar diren higiene- eta babes- elementuak ematen ere. Saltzaileek eskularruak, maskarak, pantaila babesleak, soluzio hidroalkoholikoa eta beharadina hornidura izango dituzte salmentaren errealitate berriarekiko kontzientziazioa areagotzeko, bezeroekiko harremanari, produktuen kudeaketari, higieneari, ordainketei eta abarri dagokienez", azaldu zuten.

Bestalde, segurtasun handiena bermatzen saiatuko diren neurri horiez gain, kupoiak saltzeko non kokatu ere aztertzen ari dira orain: Kioskoetan, kalean, garraio-eremuetan, merkataritza-zentroetan, osasun-eremuetan... saltzaile bakoitza kokatzeko gune bakoitza zehatz-mehatz aztertu behar dute, bezeroen eta langileen segurtasuna bermatzeko.

Normaltasun berrirako bidea ez da erraza izaten ari. Hala ere, ONCEk normalizaziorako bidean, astelehenean ere martxan jarriko du bere merkataritza eta eragiketa jarduerak suspertzeko plana, "saltzaileak herri eta hirietako txoko guztietan egoteak dakarren normaltasuna berreskuratzeko, duela 81 urtetik koronabirus pandemiaren etenaldi bakarrarekin", erantsi zuten. Hala, "agente saltzaileek ekainaren 15etik aurrera ohiko produktuen zorroa izango dute, eta egun horretan egingo da kupoiaren lehen zozketa. Egun honetan, ostiraleko kupoitzarra eta Asteburuko Sueldazoa delakoa eskaini ahal izango dituzte saltzaileek".

Era berean, zozketak egitea ahalbidetzen duten prozesu teknologiko guztiak gaituko dira, eta, bereziki, ST (saltokiko terminala) bidezko salmentari laguntza ematen dion teknologia, desgaitasuna duten pertsona guztientzat erabat eskuragarri dagoen gailu bakarra eta txartelarekin ordaintzea ahalbidetzenduena, "une honetan oso gomendagarria dena".

Bestalde, "deseskaladaren arabera, ekainaren 15ean, astelehena, kupoiko aldizkako produktuen zozketak egingo dira berriro: egunerokoa, kupoitzarra eta asteburukoa; Aitaren Eguneko aparteko zozketa (krisiaren ondorioz atzeratua) ekainaren 21ean, igandean, egingo da; ekainaren 24an, asteazkena, San Joan Eguneko zozketa berezia egingo da, eta abuztuaren 15ean, ONCEren Udako Aparteko zozketa egingo da", azaldu zuten.

Neurri horiekin guztiekin eta estrategia berriekin, dena prest dago datozen egunetan Gasteizek zorteari berriro ere ongi etorria emateko. Hain zuzen, astebete baino gutxiagoan 500 pertsona inguru itzuliko dira beren lanpostuetara, hainbat hilabetez etxean konfinatuta egon eta gero. Hori dela eta, albiste hau beste urrats bat da normalizazio berrirako, eta ziur asko harrera ona izango du herritar askorentzat.

Ilusioa. Ilusioz betetzen dituzte kaleak. Eta zortea ere banatzen dutela esan ohi da. Hainbat hilabetez izurritearen ondorioz desagertuta egon ostean, ONCEko langileek kupoiak salduko dituzte datorren astelehenetik aurrera.

Esaldia. "Saltzaileek eskularruak, maskarak, pantaila babesleak, soluzio hidroalkoholikoa eta beharadina hornidura izango dituzte salmentaren errealitate berriarekiko kontzientziazioa areagotzeko", adierazi zuten atzo ONCEtik.