orreosek Correos Market plataforma sortu zuen pasa den urtean, Espainia osoko bertako ekoizleen erakusleiho gisa. Orain, covid-19a hona heldu zenetik, tresna erabilgarri bat izaten jarrai-tzen du. Izan ere, ekoizleek lanean jarraitu dute kosta ahala kosta, haien produktuak jendarteari helarazteko momentu hauetan ere. Horregatik, Correos Market-ek kanpaina bat sortu zuen krisi honen hasieran ekoizle guzti hauek laguntzen jarraitzeko. "Aste zail hauetan zehar, bertako ekoizleek lan egiten jarraitu dute gu laguntzeko. Orain, gure txanda da. Correos Market-en bidez, edozein ekoizle bere produktuak Interneten bidez saltzea nahi dugu, eta horrela jende gehiago eros ahalko ditu. Orain laguntzen jarraitu behar dugu, horretarako gaude eta", azaltzen zuten egindako bideoan #Paraesoestamos hastagarekin.

Hastag hau Correos Market-en sorkuntzan ateratakoarekin ere konbinatzen da. Izan ere, #Yomequedo horrekin estatu osoko bertako ekoizleek azaltzen zuten zergatik geratu ziren haien herrietan, Espainia hustuan, zergatik aukeratu zuten nekazaritza, abeltzaintza, etab. lanbide eta bizimodu gisa. Bertan kanpainaren mezua oso argia zen: "Geratzen naiz egiten dudana maite dudalako, lanbide hau ezin delako desagertu, paisaia honen parte naizelako, hemen auzokoek auzokoak baino gehiago direlako. Geratzen naiz, nahiz eta batzutan geratzea zaila den. Gera-tzen naiz, geratu nahi dudalako".

Araban ere Bikain bodegak, adibidez, plataforma honen parte da hasiera hasieratik. Haiek dei bat jaso zuten, Arabako zonaldean enpresen bila zegoelako Correos Market-ek. "Azaldu ziguten nola zen proiektua eta guk hasieratik, web orrialdea atera baino lehen, hasi ginen haiekin lan egiten. Haiek zituzten ezaugarriak eta baldintzak argitu zizkiguten eta ondo iruditu zi-tzaigun", azaltzen du Bikainen jabekide den Nerea Platerok. Hasieran ekoizle gutxi zeudela dio, eta denborarekin batzuk bat egin dute ekimen honekin. Haientzat publizitaterako onuragarria ere izan da hau. Izan ere, ez dute ordaintzen hor egoteagatik. Salmenta bakoitzeko komisio bat ordaintzen dute eta hori egokia iruditu zitzaien haien produktuak online saltzeko aukera izateko.

"Orain arte, eta bereziki publizitate kanpainak egiten dituztenean, nabaritu dugu. Salmenta gehiago ditugu eta pozik gaude", dio. Beste abantaila batzuk ere ikusten dituzte. Izan ere, bertako ekoizle txikiak dira plataforma horretan dauden saltzaileak, eta ondo bideratuta dagoela deritzo. Oraingo egoera dela eta, bultzadatxo bat bezala izaten ari da erakusleiho hau ere haientzat. Maiatzan sortutako kanpainarekin asko nabaritu zuten. Eskakizun asko jaso zituzten, eta momentu horretan, taberna guztiak itxita zeudela, hori "lagungarria" izan zen aurrera irteteko.

Gainera, bere gomendioa beste ekoizleentzat honen parte izatea da. Izan ere, batzutan beste ekoizleen deiak jaso dituzte, ikusi dutelako plataforma honetan zeudela eta haiek haien esperientzia kontatu diete guztiei. "Gomendatzen dugu".

Correos Market-en web orrialdean informazio guztia dago atxikita ekimen honen parte izateko, bai ekoizle gisa, baita kontsumitzaile gisa ere. Izan ere, mapa bat dago ekoizle guztiekin -artisauak, abeltzainak, nekazariak, ardandegiak, etab.-. Sektore guztiak aurki daitezke, eta mapa horretan gertuen daudenak ikusi, bisitatu eta haien produktuak aukeratu, baita ekoizle bezala izena eman https://www.market.correos.es/mapa-productores web orrialdean dagoen inprimakia betez. Ekoizleek, azken finean, krisi hau gainditzea espero dute, herritar guztiak bezala, eta lan egiten jarraituko dute kosta ahala kosta, arabarren eta Espaina osoko hiritarren mahaietan bertako produktuak jar-tzen jarraitzeko.

2019

Bikain upeltegia Correos Market jaio zenetik dago plataforma horretan ikusgai.