Atzo gauerdian bukatu zen covid-19aren biktimen oroitzapenezko hamar eguneko dolu ofiziala; hori dela eta, Gasteizko Udalbatzak minutu bateko isilaldia egin zuten eguerdian, pandemian hildakoak gogoratzeko asmoarekin. Alkate eta EUDELen lehendakari Gorka Urtaranek "hiriaren oroitzapena, maitasuna eta elkartasuna" adierazi die "maite duten pertsona bat galdu eta hark merezi eta behar zuen bezala agurtzerik izan ez duten pertsonei". Isilaldi honekin, 10 eguneko dolu ofizialen amaierara heldu zen atzo.