- Lau koronabirus kasu gehiago baieztatu dira Euskadin azken orduetan eta beste hiru pertsona hil dira gaixotasun honen eraginez, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera. Lurraldez lurralde, Araban eta Bizkaian hauteman dituzte kasu guztiak, aurreko egunetan bezala. Hain zuzen, Araban bi pertsona gehiago daude koronabirusarekin eta Bizkaian beste bi lagun gaixotu dira covid-19 gaitzak jota. Gipuzkoan, berriz ere, ez dute positibo berririk topatu.

Hildakoei dagokionez, hiru lagun bizia galdu dute azken orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan, koronabirusaren ondorioak gainditu ezinik, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak ez duen zehaztu zein lurraldetakoak diren. Guztira, 1.564 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan koronabirusaren eraginez hildakoak. Bestalde, beste 21 gaixo zainketa intentsiboko unitatean jarraitzen dute, aurreko egunean baino bat gutxiago. Jakitera eman dutenez, Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak PCR probak egiten jarraitzen dituzte kasu berriak antzemateko. Hala, 4.054 proba gehiago egin dira guztira (2.948 PCR eta 1.106 test azkar). Test azkarren bidez detektatutako kasuak 56 izan dira. Proba horrek hartutako inmunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete. Azken orduetan gaixotu diren pertsonei dagokienez, Arabako biak hirian gaixotutakoak dira. Zehazki, Zabalganako herritar bat eta Gazteleku auzoko beste bat dira Gasteizen gaixotu direnak.

Ekainaren 3an egin den datuen azken eguneratzean, berriro jaitsi da Arabako adinekoentzako egoitzetan Covie-19az kutsatuta dauden pertsona kopurua: guztira 12 egoiliar daude gaixorik, azken eguneratzean baino lau gutxiago. Nabarmendu behar da ez dela kutsatu gehiagorik egon duela 25 egunetik hona. Era berean, gero eta pertsona gehiago ari da sendatzen koronabirusetik; hain zuzen ere, 403, azkeneko eguneratzean baino lau pertsona gehiago. “Egoitza zentroak arduratzen dira koronabirusa daukaten pertsona gehienak zaintzeaz (11), eta pertsona horietarik bat ospitaletara bideratu dute. Guztira dauden kasu positiboetatik, erabiltzaile bat baino ez da bizi foru egoitzetan eta gainerako 11k Araban dauden zentro pribatuetan”, azaldu zuten atzo Foru Aldundiatik.

Bestalde, azken bi egunetan, beste bi egoitza koronabirusetik aske gelditu dira; hortaz, une honetan, erregistratuta dauden 96 zentroetatik zazpitan Covid-19ak jotakoegoiliarren bat dago. Ez da ez heriotza gehiago ez kutsatu gehiago izan azken hamar egunetan. “Osasun krisia hasi zenetik, kontabilizatu da adinekoentzako egoitzetako 140 erabiltzaile hil direla, haietatik 68 ospitalean, eta gainerako 72ak bakoitza bere egoitzan”, helarazi dute. Gainera, eta datuen azalpenekin jarraituz, haietatik 73 zentro pribatutan bizi ziren, beste 65 foru egoitzetan, eta gainerako biak 20.000 bizilagun baino gutxiagoko udalerrietako etxebizitza komunitarioetan.

Ezintasunen bat duten pertsonak dituzten egoitzen egoerari dagokionez, aurreko egunekin alderatuta egoera berdina dela azaldu zuen atzo Arabako Foru Aldundiak. Bertako kideen hitzetan, “desgaituen egoitzetan, ez da aldaketarik egon”.

Kasu berriak. Lau koronabirus kasu gehiago baieztatu dituzte Euskadin azken orduetan eta beste hiru pertsona hil dira gaixotasun honen eraginez, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera.

Hildakoak. Hildakoei dagokionez, hiru lagun bizia galdu dute azken orduetan, koronabirusaren ondorioak gainditu ezinik. Guztira, 1.564 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan koronabirusaren eraginez hildakoak.

“Egoitza zentroak arduratzen dira koronabirusa daukaten pertsona gehienak zaintzeaz (11), eta pertsona horietarik bat ospitaletara bideratu dute. Guztira dauden kasu positiboetatik, erabiltzaile bat baino ez da bizi foru egoitzetan eta gainerako 11k Araban dauden zentro pribatuetan”.

2.948

Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak PCR probak egiten jarraitzen dituzte kasu berriak antzemateko. Hala, 4.054 proba gehiago egin dira guztira (2.948 PCR eta 1.106 test azkar). Test azkarren bidez detektatutako kasuak 56 izan dira. Proba horrek hartutako inmunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.