dasteizko Udalak 300 euroko isunak jarriko ditu bide publikoan maskarak eta eskularru higienikoak uzteagatik. Hori iragarri du Ingurumen Plangintza eta Kudeaketaren zinegotzi César Fernández de Landak.

Maiatzaren hasieran jada jarri zuen abian kontzientziazio-kanpaina bat Udalak, horrelako hondakinak ugaltzen ari zirelako, eta orain isunak gogortzea erabaki da maskara eta eskularru higienikoei dagokienez. Izan ere, azken asteetan ohikoa bihurtu da maskarak eta eskularru higienikoak lurrean botata ikustea.Horrela, herritarrek maskarak bide publikoan botatzen jarrai ez dezaten, isunak gogortu egingo dituzte, atzo iragarri zuten bezala.

Ingurumen Plangintza eta Kudeaketa Zerbitzua, besteak beste, espazio publikoak garbitu eta desinfektatzeaz arduratzen da, eta berriro eskatu die herritarrei garbiketa eta higiene neurriak zorrozteko eta bereziki eskularrurik eta maskararik ez botatzeko lurrera edo paperontzietara. “Horrela, herritarrak oro har eta garbitzaileak berak kutsatzeko arriskutik babestu nahi dituzte”, adierazi zuten Udaletik atzo.

Hori dela eta, Udalak gomenda-tzen du eskularruak eta maskarak norberaren etxeko zabor-poltsara botatzea, eta gero poltsa hori edukiontzira eramatea. Orobat gogorarazten du “osasun-krisialdi honetan gure osasuna eta gure bizilagunena babestea guztiz lehentasunezkoa dela, eta guztion erantzukizuna”. Hori guztia kontuan hartuta, hemendik aurrera, 300 eurorainoko kostua izango du espazio publikoetan maskarak eta eskularru higienikoak botatzeak.

300

Hau izango da ordaindu beharreko isuna maskarak eta eskularruak espazio publikoetara botatzeagatik.

2

Bi dira sahiestu beharreko neurriak. Alde batetik, ez dira maskarak lurrera bota behar. Bestetik, ez dira papeontzietan utzi behar.