ovid 19-ak bere eragina izan du ere Euskaraldiaren antolakuntzan. Hala ere, Gasteizen bere koordinakuntzaz ardura-tzen ari den Josu Pedruzok argi utzi nahi du Gasteizko Euskaraldia herrgintza eta instituzioen arteko elkarlanaren ondorioa izan eta izaten ari dela. “Momentura arte, normaltasun osoz lan egin dugu. Orain arte egindako ekitaldietan, herrigintzak, Gasteizko auzoko batzordeek, entitateek eta insitituzioek bat egin dute. Azken hauek -instituzioek-, argitu dute Gasteizen Euskaraldia aurrera irtengo dela, eta covid-19ak sortutako egoerak, zailtasunak sortu dituen arren, oso beharrezkoa ikusten dugu aurrerapausoak ematen jarraitzea”, dio, aurrera begira daudela gogoratuz.

Orain arte, zenbait jarduera ospatu dituzte, azaroaren 27an ekimen berri hau aurkeztu zutenetik. Adibidez, urtarrilaren 28an formakuntza bat egin zuten, martxoaren 4an entitateen agerraldia eta covid-19a dela eta, Etxealditik Euskaraldira ekimena. Honetan, apirilaren 20tik maia-tzaren 3ra arte etxean eta etxetik ditugun harremanetan ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa proposatzen zuten Euskaraldiaren antolatzaileek. “Horrela etxetik hasiko gara prestatzen azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia -aurten, 11 egun izan beharrean, 15 izango dira azkenean-, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko”, zioten koordinatzaileek haien web orrialdean, https://euskaraldia.eus/-en.

Aurtengoan, gainera, nobedadeak egongo direla aurreratzen du jada Pedruzok. Izan ere, ahobizi eta belarriprest rolak mantenduko dira 2018an bezala, baina “belarriprest rolari ahalduntze puntu bat eman nahi zaio, jendea harrotasunez aurrera eraman dezan. Izan gaitezen ahobizi edo belarriprest, biak baitutelako garrantzi berdina”, azaltzen du.

Gainera, aurten, bi rol horiekin batera, azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte ere egongo dira ariguneak, aurtengo nobedaderik handiena. Hauek euskaraz lasai ari-tzeko guneak dira, bertako kide guztiek euskara ulertu eta denek edo gehien-gehienek ariketa taldean egitea erabaki baitute. Hauek entitateetan eango dira, “sinpleki esanda, jarduera bat aurrera eramaten duen edozein enpresa, elkarte, erakunde, kirol talde, kultur talde, komertzio, taberna, etab.”, dio.

Bere hitzetan, gainera, bi arigune mota egongo dira; barnekoak eta kanpokoak. “Barne-ariguneak ohiko funtzionamendurako taldeak dira -sailak, zerbitzuak, kirol-taldeak, lan-taldeak, asanbladak, etab.- eta bertako kide guztiek euskara ulertzeaz gain, kideen % 80 gutxienez ahobizi edo belarriprest modura ariketan parte har-tzeko prest dago”. Bestalde, kanpo-ariguneak entitatean herritarrekiko harreman espazioetan -harreran, telefonoan, kutxetan, barran, etab.- dauden pertsonek herritarrekin osatutako arigunea da. “Espazio horietan beti egongo da belarriprest edo ahobizi den kide bat, gutxienez, herritarraren hizkuntza aukera bermatzeko”.

Parte hartzea erabaki duten entitateek arigune izan daitezkeen taldeak identifikatu behar dituzte, kideekin adostu eta neurriak hartu. Euskaraldiaren web orrialdean informazio guztia atxiki dute, baita covid-19ari aurre egiteko neurriak ere, guztien eskura egoteko.

Hala, eta nahiz eta oraindik azarora arte sei hilabete falta diren, Euskaraldiak aurrera begira jarraitzen du, eta hala jarraituko du bere nobedade eta segurtasun neurriekin. Gainera, eta Etxealditik Euskaraldira ekimenean parte hartu dutenek ikasi duten moduan, edozein momentua da egokia euskararen erabilera finkatzeko eta “euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko”.

“Aurten, ahobizi eta belarriprest rolekin batera, ariguneak ere izango dira ”

Gasteizko koordinatzailea