- Batzar Nagusien lehen osoko bilkura egingo da gaur, joan den martxoan jarduera presentziala eten eta gero. Osoko bilkura honetan, Arabako lurraldean gizarteratzeko laguntzak eskuratzeko baldintzak malguagoak izatea eskatuko du Elkarrekin Arabak.

"Bizi garen krisi-garai honetan, Arabako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoen helburua gizarte-zerbitzuen radarretik kanpo dauden pertsona guztiei estaldura ematea ere izan behar da, ezkutuko ekonomian lanean ari direlako, iragaitzazko migratzaileak direlako, erroldatuta ez daudelako edo erroldatzea eragozten duen beste edozein arrazoirengatik", adierazi zuten atzo. Hala uste du Elkarrekin Arabako batzarkide taldeak, eta, horregatik, gaur ekimen hori defendatuko du, "krisi-egoera honetan edozein arrazoirengatik gizartean babesik gabe dauden pertsona guztiek gizarteratzeko laguntzak jaso ahal izan ditzaten".

Itxaso Roldan batzarkideak azaldu duenez, "mozio honen helburua da baliabideak jar-tzea lurraldeko inor atzean gera ez dadin eta laguntza horiek jaso ahal izan ditzaten herritar-eskubideak aitortuta dituzten pertsonek, baita orain arte sistemak eskubide osoko herritartzat aitortu ez dituen pertsonek ere. Izan ere, erregularizazio-faltak eragiten du bazterketa-egoeran dauden pertsona gehien". Horretarako, laguntzak eskuratzeko baldintzak malgu-tzeko eskatu du Elkarrekin elkarteak, eta eskatu du gizarteratzeko laguntza horietan sartzea udaleko gizarte-errolda eskatzen duten pertsonak eta Araban bizi direla egiazta-tzen dutenek ere, udaletako gizarte-zerbitzuen, oinarrizko gizarte-zerbitzuen edo kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei laguntzen dieten elkarteen bidez. "Osasun-krisia sortzen ari den egoera sozioekonomikoak babes publikoa merezi du, babesik gabeko sektoreei laguntzak emateko. Horregatik, ezinbestekoa da gizarte zerbitzuen baldintzak malgutzea ".