- Drogen erabiltzaile edo erabiltzaile ohien Ai Laket!! elkartea duela 20 urte baino gehiagotik ari da lanean drogen kontsumoak eragindako arriskuak murrizteko, baina pandemiaren asterik gogorrenetan bere zerbitzuak manten-tzearen aldeko apustua egiteagatik errekonozimendua jaso du Europan: apirilaren amaieran Pompidou Group taldearen aitor-tza jaso zuen elkarteak, "covid-19ren garaian Drogen Informazio eta Analisirako Zerbitzua eskaintzeagatik". Itxasne Maiz Ulaciak azaldu duenez, "pandemia garaian bere bazkide eta langileek zerbi-tzua mantentzearen alde egindako apustuaren aitortza da". Halere, ez da lehen aldia saria irabazten dutenik. Ai Laket!! -k 2012an jaso baitzuen Pompidou Groupeko Pompiodu Prize saria, Lonja Laket!! Prebentzio programagatik.

Ai Laket!! -ek helarazi duenez, "egungo larrialdi egoera dela eta, ezin da ahaztu substantzia psikoaktiboetan iruzurrak eta adultera-tzaileak ager daitezkeela. Horregatik, elkarteak covid-19aren kutsadura ekiditeko eta horren inguruan ohartarazteko beharrezko instalazio eta prebentzio-materialak egokitu ditu, funtsezko zerbitzua dela eta aurrez aurreko arreta mantendu behar dugula uste dugulako".

Hala, Gasteizen dagoen ohiko baliabideaz gain, drogen kontsumoaren prebentzioan lan egiten duten beste erakunde batzuekin koordinatu da, eta "laginak biltzeko beste hiru erakunderen lankidetza lortu da". "Prozesua sinplea da, baina zailagoa izan da: lehenik eta behin, Gasteizko egoi-tzara joaterik ez duten pertsonei laguntzen zaie telefonoz. Ondoren, laginak Bilbon edo Donostian uzteko aukera ematen zaie, analisi-zerbitzuetara sartzeko. Hau, alarma-egoeragatik mugimenduak murrizteko aurkitu dugun bidea da", azpimarratu du.

Alarmak elkarteak egin behar zituen prebentzio-zerbitzu guztiak ez baina ia guztiak bertan behera uztera behartu du", jakinarazi dute elkartetik. Izan ere, bere ohiko jarduera-esparrua aisialdia da. Hala ere, helburu garrantzitsuenetako bat drogen kontsumoan arriskuak murriztea denez, "elkarteak prebentziozko esku-hartzeak eta estrategiak egoera berrira egokitzearen alde egin du".

Bestalde, Ai Laket!! -tik ohartarazi dutenez, "legez kanpoko drogen erabiltzaileek pairatzen dituzten arriskuek gora egin dute. Orain arte ohikoak izan diren drogen kontsumo-praktikak daude, hala nola botila bat partekatzea alkoholaren kontsumoan edo kanutoa partekatzea kalamuaren kontsumoan, arrisku handia baitute. Kutsadurarako egon daitezkeen arriskuak murrizteko gomendioez gain, substantzien analisia, purutasunaren identifikazioa eta adulteratzaileak oso garrantzitsuak dira gaindosiaren eta albo-ondorioen arriskuak murrizteko", erantsi dute elkarte honetatik.

Esaldia. "Ai Laket!!itk helarazi dutenez, "egungo larrialdi egoera dela eta, ezin da ahaztu substantzia psikoaktiboetan iruzurrak eta adulteratzaileak ager daitezkeela. Horregatik, elkarteak covid-19aren kutsadura ekiditeko eta horren inguruan ohartarazteko beharrezko instalazio eta prebentzio-materialak egokitu ditu funtsezko zerbitzua dela eta aurrez aurreko arreta mantendu behar dugula uste dugulako".