atozen egunetan, korrika edo kirolen bat egiten duten kirolariak ibiliko dira kalean. Hala ere, Vithas San Josetik Iñigo Simón medikuak zuhurtziaz eta pixkanaka egitea gomendatu du, lesioak saihesteko.

"Konfinamendu egoera honetan, gure aurreko baldintza fisikoak gutxitu egin dira, neurri handiagoan edo txikiagoan, egon garen aktiboen arabera. Bihotz-biriketako sistema eta muskulu-eskeletikoa minduta geratu dira, eta, horregatik, sen ona erabili behar dugu", esan dute Vithasetikk eta Simonek gaineratu du: "Jarduera adinaren, sasoiaren eta aukeren araberakoa izango da, baina onena ariketa aerobiko leunarekin hastea da. Oinez ibiltzea, lasterketa leuna egitea, patina-tzea, bizikletan ibiltzea edo golfa, adibidez, bakarka eta noski, distantziak errespetatuz egin daitezkeen kirolak baitira", adierazi du Iñigo Simon Vithas Gasteizko Kirol Medikuntzako Unitateko arduradunak.

Ildo beretik, espezialistak gomendatzen du jarduera progresiboa izatea, lokomozio-sistema ondo egokitzeko. Hori dela eta, lehen egunetan, gomendagarria da "ibiltzera irtetea, 30-60 minutuko tartean. Horrela, birikak eta bihotza, giharrak eta tendoiak egokitzen joango dira". Hurrengo egunetan, pertsona bakoitzak bere egoera fisikoaren arabera hasi ahal izango du lehen egiten zituen ariketekin, "kirolariprestatuagoaren kasuan, korrika egitera irteten bada, lasterketako minutuak eta oinez doazen minutuak konbinatu beharko lituzke", gaineratu du. Gainera, kirola hasi aurretik kirolariek luzaketak egitea gomendatzen da. "Lehen egunetan ez da beharrezkoa ariketa ordu zehatz bat egitea. Ibiltzeaz gain, kirolak gora egingo du pixkanaka, astean hiruzpalau saio egin arte", helarazi du. Zorabioa, konortea galtzea, bularreko mina, itotze-sentsazioa bezalako sintomak izanez gero, ariketa eten behar da eta medikuaren "berehalako" laguntza eskatu behar da.

Azkenik, haurren jostailuak kaletik itzultzen direnean garbitu behar diren bezala, mediku honek gomendatzen du, baita ere, kirola egin ondoren etxera itzultzen denean, erabilitako materiala garbitzea, patinak edo bizikleta, adibidez. Gainera, kalean kirola egitetik etorri ondoren arropa garbitzeko beharra ere azpimarratzen da: "Jarduera fisikoa egin ondoren etxera itzultzean erabilitako material guztia ondo garbitu behar da, eta erabilitako erropa ere zuzenean sartu behar da garbigailuan", zehaztu du. Gomendio horiei esker, gaurtik aurrera kirolariak kalera irten ahal izango dira prebentzio neurriekin gustukoen dituzten kirolak egitera konfinamenduaren errutinarekin eta sedentarismoarekin hausteko.