onfinamenduan kirola egitea da herritarrek duten erronketako bat. Helburu honetan laguntzeko asmoarekin, Colcafidek #ZainduMugitu kanpaina jarri du abian, edozein herritarrek bere egoera eta ezaugarrietara egokitutako aholkularitza jasotzeko aukera izan dezan. Aholku eta jarraibide horiek Kirol Hezkuntzako Hezitzaileek, hots, jarduera eta ariketa fisikoan profesionalak diren elkargokideek gainbegiraturik daude eta doan emango dituzte konfinamenduak irauten duen bitartean.

Zerbitzu hori, beraz, jarduerak fisikoak herritarren artean konfinamenduak sortutako ondorioak gutxitzera eta normaltasuna ahalik lasterren berreskura-tzen laguntzera zuzendurik dago. Colcafidek jarduera zuhurtziaz eta arduraz egiteko beharra azpimarratu nahi du etxean "entrenatzerakoan", eta adi egotea egunotan gainezka ditugun aholkuekin, arriskutsuak izan daitezkeelako osasunerako. "Konfinamendu garai honetan, Internet eta sare sozialak "errutina" eta "aholkuz" bete dira 'youtuberren' eta 'influencerren' eta kirolari profesionalen eskutik, pantaila atzean informazio hori jasotzen eta ariketa hori egiten dagoen pertsona ahaztuz, ez baitago feedback-ik burututako jardueraren ondoren".

"Egungo egoerak mugikorren, tableten eta telebisten erabilera areagotzen du nerabeen artean, normaltasun egoera batean ere horretarako adikzioa erakutsi arren. Hainbat azterlanek erakutsi dutenez, gailu elektronikoen eraginpean gehiago egoteak ondorio larriak ditu osasunaren-tzat maila guztietan, hala nola egoera fisiko eta gorputz-osaera okerragoa, arrisku kardiobaskular handiagoa, nahasmendu larriak buruko osasunean, emozioetan eta jokabidean, egoneko bizitza gehitzeaz gain, gainpisuarentzat eta osasunarentzat arrisku-faktorea izanik. Ondorio horiek berak jazotzen dira komunikatu honetan aipa-tzen dugun beste biztanle taldean ere", azaldu dute. Hori dela eta, Colcafidek azpimarratzen du nerabeen ariketa eta jarduera fisiko osasungarri erregularrak, egunero dosi txikietan burutuz, erakutsi duela onurak dituela maila guztietan, hots, maila fisikoan, psikologikoan nola sozialean, eta errendimendu kognitibo handiagoarekin loturik dagoela, oreka emozional handiagoa lortzen delako, "une honetan berebiziko garrantzia duen alderdia izaki" . "Ez dugu ahaztu behar gazte askorentzat Heziketa Fisikoaren klaseak zirela astero egiten zuten ariketa fisiko bakarra, eta klase horiek desagertu egin direla garai honetan, jakitun garen arren hezkuntza munduko gure lankideek burutzen ahalegintzen diren lanaz", jakinarazi dute. Colcafid-ekin harremanetan jarri daiteke bere web-orriaren www.colcafid.net bidez.